2010/06/23

Ekainak 28 - Sexu askatasuna, guztion eskubidea!!

--



Nahi bezela harremantzea zure eskubidea delako, eta oraindik horregatik baztertua izatea onartezina delako, 
anima zaitez ekainak 28ko manifestaziora!




KOMUNIKATUA


Ekainaren 28 honetan, pertsona orok gure sexualitatea modu askean eraiki eta bizitzeko aukera aldarrikatzeaz gain, erabat baztertuta dauden aukera sexual ezberdinak aldarrikatu nahi ditugu. Argi dago bizi garen jendartean aukera sexualak bereizkeriak sortzen dituela, heteronormatik ateratzen diren aukerak epai moral eta sozialez beteta daudela. Eta bereziki larria da transexualen egoera, izan ere, transexualitatea gaixotasuna balitz tratatzen da; psikiatrizatutako aukera da. Jendarteko esparru guztietan diskriminatutako aukera sexualak izaten jarraitzen dute eta ezinbestean hauek sortzen dituzten bereizkeri egoerekin amaitu behar dugu.

Era berean, aurtengo ekainaren 28an gogora ekarri nahi ditugu baita ere, heteronormatibitatearekin hausteagatik eta euren sexua eta generoa libreki eraikitzeagatik gorroto krimenen biktimak izan diren pertsonak.

Integrismo katolikoa, edota beste edozein erlijio, eta medikuntza sistema dira gorroto krimenen arduradunak, izan ere, askatasun sexualaren aurkako apologia egiten baitute, fundamentalismo sexistak eta binaristak baitituzte oinarritzat eta geure gorputzak patologizatzeko edota geure bizitzak epaitzeko autoritatea beregan hartzen baitute.

Halaber, Estatua eta bere instituzioak ere krimen horien arduraduntzat jotzen ditugu, ez soilik diskriminazio ekintza argiengatik, baita euren utzikeriagatik eta arduragabekeriagatik, ez baitute transmarikabollofobia aurreikusteko, zigortzeko eta desagerrarazteko neurririk hartzen.

Mugimendu honen borrokari esker hainbat askatasun eta eskubide lortu ditugu, baina horietako asko formalitate eta “zuzentasun” politikora murriztu dituzte. Gure borroka instituzionalizatzeari uko egiten diogu, jendartearen mobilizazio eza baitakar. Mundu mailako zibilizazio krisi garai honetan, familia goresten duten indar kontserbadore heteronormatiboek gogor egiten dute geure askatasunak murrizteko eta gorroto krimenak sustatzeko. Borrokan jarraitu behar dugu!!

Sistema heteropatriarkalean edota merkatu kapitalistaren logikan integratzeko politika baztertzen dugu. Moral bikoitzeko jendarte binarista, sexofobo eta matxista baten partaide eta konplize izateari uko egiten diogu.  Muinean heterosexuala, zuria, katolikoa, apostolikoa, erromatarra, kontsumista eta ingurugiroaren zein baliabideen suntsitzailea den familiaren interesen arabera egituratzen den jendarte baten partaide eta konplize izateari uko egiten diogu.

Borroka feminista, antiklasista, antiarrazista, antikapitalista, antiinperialista, antipatriarkala da gure apustua.

Hauxe aldarrikatzen dugu:

  • Borroka apurtzailea, intsumisoa eta disidentea izan behar da, zuzentasunaren agindu arautzaileak hausten dituena. Ez dugu normalak izan nahi. Nahi duguna izan nahi dugu!
  • Borroka muga-gaindikoa izan behar da, beste herrietako taldeekin elkarlanean egingo dena, etorkinekin, amonekin, gazteekin, etxekoandreekin, etxeko langileekin, baserritarrekin, ikasleekin, autonomekin, putekin, espetxean daudenekin... hau da, hainbat sistema zapaltzailek baztertzen dituzten taldeekin.
  • Borroka ohean eta kalean egin behar da, gorputzak eta desioak matxinatuz, eta hipokrisia zein moral zikiratzaile nagusiari aurre eginez.  
  • Borroka eraldatzailea izan behar da, sexuak eta generoak deseraikitzera bideratua, norberak bere gorputzaren eta sexualitatearen gainean askatasunez erabaki dezan. Gorputz disidenteen despatologizatzearen aldeko apustua egiten dugu.

Ezinbestekoa da gaur egungo jendartea arautzen duen heteronormarekin amaitzea eta patriarkatuak sortu dituen kategoria hertsi eta mugatuak erabat baztertzea. Aniztasunean oinarrituko den jendarte feminista baten alde lanean jarraituko dugu! Amorruz, pozez, lasai, gozatuz, baina batez ere, desioz eta ziurtasunez egingo dugu borroka.

Bollerak! Transexualak! Marikak! Heterodisidenteak! Eta gainontzeko espezieak!

Gora sexu askapenerako mugimendua!



TRANSMARIKABOLLO KOORDINADORA FEMINISTA
2010
--

2010/06/12

"EL GÉNERO DESORDENADO" LIBURUAREN AURKEZPENA

--




--

2010/06/08

EMAKUMEOK PLAZARA!!


EMAKUMEOK PLAZARA!!! AURKEZPENA DOKA ARETOAN
 

Datorren ostegunean ekainaren 10ean Donostiako Doka antzokiak emakumeok plazara proeiktuaren aurkezpena egingo da.
Proiektu honetan parte hartzen duten hainbat emakume kulturgilerekin antolatuko jai baten bidez kaleratuko da web orria.
Arratsaldeko 7.30etan hasiko da eta bertan izango dira...
  • Nagore Legarreta argazkilariaren erakusketa bat
  • Amaia Agirre eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak
  • HAINBAT taldearen musika eta errezitaldia
  • LUNTX-A eta ESKU TITI kortoaren proiekzioa
  • eta gaueko 9.3oetatik aurrera SORKUN AKUSTIKOA kontzertuan!!!
Giro ederra egongo da eta animatu!!!

Proiektu honi buruzko informazio gehiago izateko sakatu hemen



---

2010/06/01