2010/01/19

DANBORRADA PAREKIDEAREN ALDEKO KANPAINA

---
  

DANBORRADA PAREKIDEAREN ALDEKO ATXIKIMENDUA


Euskal Autonomi Erkidegoan berdintasun legea onartu zenetik jada bost urte igaroko dira hurrengo danborrada iristean. EAEkoaren ondoren Estatuko berdintasun legea ere aurrera atera da. “Eta gu hementxe gaude, antzeko parecido…

Ez gara esateaz nekatuko: “Gure esku dago! Inork ez gaitu salbatuko.” Parekidetasunaren alde baldin bagaude, busti beharra dugu.

Donostiako danborrada gehienak mixtoak direla dio udalak, baina mixto izateak ez du parekideak direnik esan nahi. Esaterako, mixtoak diren hainbat danborradek emakumeoi upelari postuetan jotzen besterik ez digute uzten. Beste batzuek, danborradako afaria gizonen artean ospatu ostean soilik uzten digute beraiekin batera jotzen. Beste talde batzuetan, emakumeok hilabete osoan zehar izaten ditugu entseguak; aldiz, gizonek, berriak izan arren, astebetez bakarrik entseatzen dute (ez da kontuan hartzen emakumeok txikitatik, ikastolan zein kalean, danborradan jo dugun edo ez). Jantziari dagokionez, emakumeok askotan soinekoa ere ordaindu behar izaten dugu gizonen elkarteetako danborradetan parte hartzeko, baina gizonek euren jantzia elkartearen bidez (doan) eskuratzen dute. Hainbat danborradatan emakumeok gehienez bi urtez jarraian parte har dezakegu, gonbidatu gisa, betiere. Gizonek, aldiz, ez dute halako mugarik.

Beraz, danborrada gehienak mixtoak izan arren, parekidetasuna lortzeko bide handia dugu egiteko.

Horrexegatik, idatzi honen bidez, elkarte ezberdinengana eta, oro har, donostiar guztiengana jo nahi dugu, gure Danborrada parekideagoa, herrikoiagoa eta parte hartzaileagoa izan dadin proposamen zehatzak aurkezteko.


PROPOSAMENA:

1. Donostiar guztiona den Oholtza Publikoa erabiltzeko aukera emakumeoi sarrera eta parte hartzea mugatzen ez diguten taldeek soilik izatea.
2. Oholtzaren erabilpena txandakakoa izatea, bandera igotzeko eta jaisteko pribilegio edo ohorea ere, jaietan parte hartzen duen ororen esku egon dadin.


Proposamen honi elkarte nahiz norbanako ezberdinek euren atxikimendua eman diezaioten bideak jartzen ari gara.

Bukatzeko, Lluis Llachen abestia gure erara moldatuz, honako hau esan nahi dugu: “Zuek tira gogor hortikan, guk ere gogor hemendikan, eta ikusiko dugu nola, nola... laster botako ditugun FESTETAN parte hartzeko jartzen dizkiguten oztopoak!”.


OHARRA: Atxikimenduak, hona bidali:
Donostiako Bilgune Feminista
Anoeta pasealekua 28, 20016 Donostia


Donostiako Bilgune Feminista

Atxikimendua - Adhesión




2005. urtean onartutako EAEko berdintasun legean dio:

25.   artikulua. Kultura jarduerak:

1.-   Euskal herri-administrazioek, bakoitzak bere eskumen eremuan, beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte, bai sexuaren ziozko bereizkeria saihesteko, bai sustatzeko emakumeek zein gizonek parte hartzeko aukera eta partaidetza orekatua izan dezatela Euskal Autonomi Erkidegoaren esparruan izaten diren kultura-  jarduera guztietan. Debekatu egiten da emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten kultura jarduerarik antolatzea eta egikaritzea gune publikoetan.
2.-  Kultura jardueraren batetan – hor sartuta jai kutsukoak, artistikoak, kirolekoak eta euskararen normalkuntzaren arlokoak – sexuaren ziozko bereizkeria egiten bada, euskal administrazioek ezin izango diote jarduera horri inolako laguntzarik eman, edo administrazio horien ordezkariek ezin izango dute jarduerotan administrazioaren ordezkari gisa parte hartu.



ATXIKIMENDUA:

Donostian, 2009ko urrian.



Donostiako danborradan parte hartzen duzun ELKARTE AGURGARRIA,

 “Festa da herri honetan negarra begitik kentzen duen tenpesta” zioen poetak. Jaiak, ordea, ez ditugu guztiok berdin bizi. Gure helburua, Donostiarrak garen guztiok, festa bizi nahi duen orok, jaietaz askatasun osoz gozatzeko aukera izatea da. Herriarenak diren festak aldarrikatzen ditugu, festa herrikoiak, alegia.

Ezin ditugu herrikoitzat hartu emakumeon sarrera eta parte hartzea zailtzen dituzten festak. Sarrera? Lokal askotan, hainbat elkarte gastronomikotan eta klubetan, emakume izate hutsagatik sarrera mugatzen zaigu. Parte hartzea? Elkarte askotako danborradetan parte hartzea ukatzen zaigu, beste batzuetan mugak jartzen dizkigute (gehienez bi urtetan ateratzea, bikoitza entseatzea –horren ondo jotzen ez dugulako omen-, upelak bakarrik jo ahal izatea, danborra gizonek jo behar dutelako...). Arrazoia? Emakume izatea.

Elkarteak elkarte dira, bai. Entitate pribatuak, bakoitza bere estatutuekin. Baina nola da posible Donostiako udalak jaien hasiera eta bukaera egiteko ofizialtasuna emakumeei sarrera eta parte hartzea mugatzen dieten elkarte batzuei ematea? (Ikus goian atxikitako legearen  25. artikulua).


Onartezina da elkarte sexista-baztertzaileek donostiarron izenean, eta are gehiago, gune publiko batean eta administrazio publiko baten izenean, jaiei hasiera ematea.

Horrexegatik, ondokoa proposatzen dugu:

1-       Donostiar guztiona den Oholtza Publikoa erabiltzeko aukera emakumeoi sarrera eta parte hartzea mugatzen ez diguten taldeek soilik izatea.
2-       Oholtzaren erabilpena txandakakoa izatea, bandera igotzeko eta jaisteko pribilegio edo ohorea ere, jaietan parte hartzen duen ororen esku egon dadin.


Gure ustez, proposamen hori da jai gero eta parekideagoetara hurbilduko gaituen bidea, baita Donostia Hiriaren baitan, herritarron parte hartzea bultzatuko duen neurria ere.

Goian proposatutako bi puntuei zuen ATXIKIMENDUA ematea eskertuko genizueke, gutxika-gutxika jaia guztiontzat bidezkoagoa izatea lor dezagun. Atxikimenduak publiko egingo dira, eta udalari egingo zaion eskaeran ere sartuko dira.


Mila esker aldez aurretik zuen arretagatik. Laster harremanetan jarriko garelakoan,


Donostiako Bilgune Feminista


************************************************************************************************************

Goian aipatutako proposamenak dituen bi puntuekin bat egiten dugu, eta atxikimendu hau publiko egiteko baimena ematen dugu.

Elkartearen Izena:

............................................................................................................

Data:                                                       



Sinadura edo zigilua:















La Ley de Igualdad de la CAV aprobada en el 2005 expone:

Artículo 25.– Actividades culturales:

1.– Las administraciones públicas vascas, en el ámbito de sus competencias, han de adoptar las medidas necesarias para evitar cualquier discriminación por razón de sexo y para promover un acceso y participación equilibrada de mujeres y hombres en todas las actividades culturales que se desarrollen en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Se prohíbe la organización y realización de actividades culturales en espacios públicos en las que no se permita o se obstaculice la participación de las mujeres en condiciones de igualdad con los hombres.
2.– Las administraciones públicas vascas no podrán conceder ningún tipo de ayuda ni sus representantes podrán participar en calidad de tales en ninguna actividad cultural, incluidas las festivas, las artísticas, las deportivas y las realizadas en el ámbito de la normalización lingüística del euskera, que sea discriminatoria por razón de sexo.



ADHESIÓN:

Donostia, octubre del 2009.


ESTIMADA ASOCIACIÓN, participante de la tamborrada donostiarra,

 “En esta tierra, la fiesta es la única tempestad que alivia nuestro llanto” decía el poeta. Sin embargo, no todas las personas vivimos las fiestas de la misma manera. Nuestro objetivo es que tod@s l@s donostiarras, toda la gente que queremos vivir la fiesta, tengamos la oportunidad de disfrutar de ella en total libertad. Reivindicamos unas fiestas del pueblo y para el pueblo, es decir, reivindicamos unas fiestas populares.

No podemos considerar populares aquellas fiestas que obstaculizan la entrada y participación de las mujeres. ¿La entrada? Muchos locales, clubes y sociedades gastronómicas nos restringen la entrada simplemente por el hecho de ser mujer. ¿La participación? Muchas sociedades nos prohíben participar en sus tamborradas, otras nos limitan la participación mediante diversas restricciones (salir como máximo dos años, ensayar el doble –ya que, al parecer, las mujeres no sabemos tocar tan bien-, sólo se nos permite tocar el barril, puesto que el tambor es cosa de hombres...). ¿La razón? Ser mujer.

De acuerdo, las sociedades son sociedades; entidades privadas con estatutos propios. ¿Pero cómo es posible que el Ayuntamiento de Donostia otorgue la oficialidad de llevar a cabo la apertura y la clausura de la fiesta a sociedades que restringen la participación a las mujeres? (Véase el artículo 25 de la Ley de Igualdad, adjunto al comienzo del documento).


No podemos permitir que sociedades sexistas y excluyentes den el comienzo a la fiesta en representación de toda la ciudadanía donostiarra, y aún menos, en nombre de una administración pública y en un lugar público.

Por todo ello, proponemos:

1-       que sólo aquellas tamborradas que no restrinjan la entrada ni la participación de las mujeres tengan la posibilidad de utilizar el Escenario Público.
2-       que la utilización del Escenario sea rotatorio, para que así, el privilegio y honor de izar y arriar la bandera esté al alcance de todas aquellas tamborradas que participen en la fiesta.

Creemos que esta propuesta es el camino hacia unas fiestas cada vez más igualitarias, y a su vez, dentro de Ciudad de San Sebastián, una medida que promoverá la participación de la ciudadanía.

En este sentido, agradeceríamos vuestra ADHESIÓN a los dos puntos propuestos anteriormente, para así encaminarnos poco a poco hacia una fiesta más justa para todas las personas. Esta adhesión posteriormente se hará pública y se enviará al Ayuntamiento de Donostia junto a la petición de propuesta.


Les agradecemos de antemano vuestra atención. Esperamos recibir pronto noticias vuestras,


Donostiako Bilgune Feminista


************************************************************************************************************

Estamos de acuerdo con los dos puntos de la propuesta expuesta anteriormente y damos el permiso de publicar esta adhesión.


Nombre de la sociedad:

............................................................................................................

Fecha:                                                    



Firma o sello:





---



2010/01/18

Indarkeria matxistari kaña!

Emakume bat hil dute Tolosan

Haserre bizian gaude eta ez dugu eraso bat bera ere onartuko!!

Bat gaitezen guztiok indarkeria matxistaren aurka!




2010/01/13

PLAZANDREOKen 2010eko II. JARDUNALDIAK




EGITARAUA

 
Urtarrilak 13, asteazkena


MAHAI INGURUA: MORAL ERLIJIOSOA HEZKUNTZAN ETA BORTIZKERIA MATXISTAN

Parte hartzaileak: 
  • Jeanne Rolande Dacougna. GARAIPEN.
  • Ana Pérez. Bizkaiako Emakumeen Asanbladaren Laikotasun Batzordea (BEA).
  • Norma Vázquez García. Psikologoa eta genero eta bortizkeria gaietan aditua.


 
 Urtarrilak 14, osteguna


MAHAI INGURUA: FEMINISMOA ETA ERLIJIOAK 

Parte hartzaileak:
  • Elfriede Harth. Católicas por el Derecho a Decidir
  • M. Laure Rodríguez Quiroga. Unión de Mujeres Musulmanas de España.
  • Amelia Sanchís Vidal. Eliz Zuzenbidean Katedraduna. Kordobako Unibertsitatea.


---

2010/01/10

Zuen zerua, gure infernua! ARGAZKIAK

---

Azken egunotan euskaldun askoren ahotan ibili da Munilla..
hona hemen gure erantzuna: elkarretaratze arrakastatsua!



 


Milesker bertaratutako guztiei!

Eskubideen defentsan aurrera!



---

Zuen zerua, gure infernua!

---

2009ko urtarrilaren 5a



Homofobia, transfobia, lesbofobia, matxismoa, sidofobia, sexofobia… STOP!!!

Guk, marikak, bollerak, transexualak, emakumeak... maiz jarrera horiek eta beste hainbat jasan behar izaten ditugu. Hori horrela izanik, geure bizitzak zailagoak eta deserosoagoak egiten dituzten jarrerak, erasoak, erailketak, kaleratzeak, etab. salatzen ditugu.

Azkenaldian ere hitzok erabili behar izan ditugu zenbait pertsonen jarrerak salatzeko, hala nola, Sizzla abeslari jamaikarrarena (reggae abeslari ultrahomofobo, misogino, matxista...), Maria Jesús Lastra kaleratua izan zen lantokiko arduradunarena eta Bilbon bi gazte bortizki eraso zituztenena. Horrez gain, EHGAM taldeak euskal sindikatuei bidalitako eskutitza ere aipatu beharra dago, izan ere, sindikatu gehienek L.G.T.-en errealitatea kontuan hartzen ez duen dekalogoa sinatu baitute, lan munduan ere bagaudela erabat ahantziz.

Talde ezberdinetatik instituzio erlijioso boteretsuenari egiten dizkiogun aurrez aurreko kritikak eta salaketak ez dira inolaz ere berriak, etengabekoak dira eta kolektiboen hastapenetatik egin izan dizkiogu, izan ere, sexualitatea, desira, identitatea, etab. pluralak, anitzak, banakakoak eta plazerez beterikoak direla defendatzen dugun guztion aurkako aurreiritziak garatzen eta gizartean errotzen aritu baita historian zehar, eta hala baitihardu gaur egun ere. Baina guk berretsi egiten dugu: sexudun jaiotzen gara, eta era berean, sexudun hilko gara.

Eliza katolikoak Erroman Ratzinger, Benedicto XVI.a du buru, Madrilen Rouco Varela, eta laster, Jainkoak eragozten ez badu, Munilla Gipuzkoako gotzain izendatuko dute, gure gizarte laiko, progresista eta zientifikoaren zoritxarrerako. José Ignacio Munilla kontserbadore erlijiosoen artean kontserbadoreena dugu, “homosexualen desiran dauden inpultso neurotikoak ezabatzen” dituen “sendatzaile” homofoboa eta abortua “erailketatzat” jotzen duen hierarkiaren lagun mina. Baina, noren aurka egin beharko dugu IHESaren pandemia ere “autoritateen obsesio pansexualista” dela dioenean?

Jakinaren gainean egonik adierazten dugu, Gipuzkoako fededun askok geurekin bat egiten dutela, eta geuk bezalaxe egungo demokrazia gabezia gogor kritikatzen badute ere, hierarkiak euren iritziei zein nahiei entzungor egiten diela.



TransMarikaBolloFeminista Koordinadora

Garaipen, Bilgune Feminista, Medeak, EHGAM


---


Publizitate sexistarik ez

---

2009ko abendua


PUBLIZITATE DUINA GURE ESKUBIDEA!
JOSTAILUEN PUBLIZITATE SEXISTARIK EZ!



         Aurten berriz ere, telebistan, aldizkarietan eta hedabidetan orohar agertzen den publizitatea sexista dela salatu nahi dugu. Publizitatearen eduki eta moldeetan ez da aldaketarik eman.  Publizitateak eragin handia du jendartean, eta egungo sexuen araberako rolen bereizketa iraunarazten du. 

         Gabonetan kontsumoa eta publizitate sexista nabarmen igotzen dira. Telebistako iragarkiak edota  jostailuen katalogoak ikustea nahikoa da egoeraren larritasunaz jabetzeko. Neskei, zainketa lanetara eta apain egotera bideratutako panpinak eta jolasak egokitzen zaizkie. Etorkizunean “emakume” eredugarri izan daitezen. Mutikoei ordea, jostailu ezberdinen bidez abentura anitzak bizitzera, arriskatzera, ibilgailuen funtzionamendua kontrolatzera, eta ausardiarekin, espazioaren agintea izatera hel daitezkeela irakasten zaie. 

         Jostailuen katalogo eta iragarki hauetan haurrei parekidetasunean hezteko eskubidea urratu eta eduki diskriminatzaileak barneratzen zaizkie. Koloreen bereizketaren, estiloaren nahiz erabilitako hizkuntzaren bidez rol eta funtzio ezberdinak garatzen dituzte neska edo mutil izan. Esaterako, neskei zuzendutako iragarkietan, estilo goxoa erabiltzen da  samurtasun adierazpenak nagusituz. Gizonei zuzenduriko mezuak berriz, ezaugarri menperatzaileak dituzte, eta baita, lehiakortasunari lotutako adierazpenak ere.

         Jostailuen publizitate hau ez dugu nahi! Zuzenean gure duintasunaren aurka doazelako eta haur zein gaztetxoengan txikitatik diskriminazio egoerak iraunarazten dituztelako. Horregatik dei egiten diegu herritarrei saltoki handi nahiz txikietako katalogoak hartu, salatu eta bazter ditzaten. Ez ditugu nahi, iraingarriak direlako! Gure ahalegina hauek desagerraraztea izango da eta jostailuen publizitate sexista gogor salatzea. 2009ko Euskal Herriko Bilgune Feministaren kanpaina jostailuen katalogo sexisten aurka zuzenduko da batez ere. 

         Horrez gain, larria deritzogu publizitate sexistaren aurrean dagoen arduragabekeria. Jostailuen katalogo sexisten aurkako jarrera indartzeaz gain deialdia luzatu nahi diegu:

-         Jostailuen fabrikatzaileei eta publizitate agentziei, diskriminatzaileak eta sexistak diren katalogo eta iragarkiak merkatutik kentzea eskatuz.

-         Instituzioei, publizitate sexista eta diskriminatzaileak merkatutik baztertzeko konpetentziak dituztenei, egoeraren aurrean tamainako neurriak ezarriz.

-         Gurasoei, jostailuen gainean dagoen publizitate zaparrada tentuz aztertzeko eta haurrentzako jostailuen aukeraketa arduratsua egiteko deia luzatzen diegu.

Sexismoa ozen salatuz aurten ere Euskal Herriko herri eta hirietako kaleetan izango gara. Publizitate sexistari aurre egitea helburu hartuta, ekimen, mobilizazio eta salaketa anitzak planteatu ditugu.  

Publizitate duina eskatzen dugu, sexuen arabera diskriminaziorik sortzen ez duena. Publizitate sexistarik ez!

Euskal Herriko Bilgune Feminista, 2009ko Abendua

 

---

Gune askeak

---

2009ko abenduaren 21a



Todo el mundo es heterosexual hasta que se demuestre lo contrario”.

Denak gara heterosexualak kontrakoa frogatu bitartean.


Gure jai eremuak heterosexualak dira, guk nahi edo ez, hala inposatzen baitzaigu ikasten ditugun gizarte arauetan. 

IRAULTZEKO ORDUA HELDU DA!

·         Edozein izan daitekeelako Gune Lesbikoa.
·         Edozein izan daitekeelako Gune Gay-a.
·         Edonon nahi dugun eran harremandu nahi dugulako,



 GUNE ASKEAK  PRAKTIKAN JARRIKO DITUGU ! ! !






Eta Gune Askeak erasoengandik aske ere esan nahi du; eraso sexualik, sexistarik, homofoborik, lesbofoborik, transfoborik GABEko guneak!




---

Aminetu Haidar

---
2009ko abenduaren 18a




Aminetu Haidar etxean da azkenik!

32 egun iraun ditu Aminatu Haidarren infernuak. Gose greba muturreraino eraman behar izan du Espainiako Gobernuak Saharara itzultzeko akordioa lortu ahal izateko.

Baina lortu du!



---

Aminetu Haidar

---

2009ko abenduaren 16a




Aminetu Haidar 32 egun gose greban!

Bost astez ezer jan gabe egon ostean, oso ahul dago Mendebaldeko Saharako Giza Eskubideen Aldeko Ekintzailea eta erietxera eraman dute gaur, berak hala eskatuta. Bitartean Espainiako zein Marokoko gobernuek ez dute orain arte pausurik eman. Aminetuk ez du gose greba utziko bere herrira, Saharara, joaten uzten dioten arte, han baititu bere seme-alabak eta familia.

«Nire egoerak Marokoren benetako izaera argitu die askori. Pertsona zintzoek ezin dute onartu gizateriaren aurkako halako krimenak. Borrokan jarraitu behar dugu, arrazoia gurea da».



Eutsi goiari Aminetu! Herria zurekin! 
Sahara aske!
---     

Tortura sexistarik ez!

---

2009ko abenduaren 9a






TORTURARIK EZ !!
TORTURA SEXISTARIK ERE EZ !!

Igaro berri da Azaroak 25, indarkeri sexistaren aurkako egun internazionala eta ez dira falta izan adierazpen instituzionalak, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako kanpainak, mugimendu feministaren ekimen ezberdinak. Indarkeria jasan duten emakumeak gogoan izan ditugu eta gogor salatu ditugu urte honetan gertaturiko bortxaketa, erailketa eta eremu ezberdinetako erasoak.

Zoritxarrez, egun horretan bertan emakumeen kontrako indarkeria salatzen ari ginen une berean, Euskal Herriko txoko ezberdinetan atxilotutako 34 gazte inkomunikatuak zeuden eta tortura gogorrak jasan dituzte. Tortura eta tratu txar onartezinak, gainera kasu askotan emakumeei tortura sexista aplikatu zaielarik. Ukituek, bortxaketa mehatxuek, biluzteak eta komentario sexista etengabeek indarkeri sexistaren kasu larrien aurrean kokatzen gaituzte.

Euskal Herriko Bilgune Feministak gogor eta ozen salatu nahi ditugu gazteen aurka aplikatu diren inkomunikazio aldia eta tortura jazarpenak. Onartezina da herri honen eraldaketaren alde lanean ari diren gazteak atxilotu, inkomunikatu eta torturatzea. Horregatik elkartasuna adierazi nahi dugu atxilotuak eta espetxeratuak izan direnekiko eta inkomunikazio aldien baztertzea eskatzen dugu.

Bestalde, emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko eskatzen dugu, eremu ezberdinetan pairatu beharreko indarkeri sexista gainditu eta etxean, kalean, lanean, komisaldegietan nahiz espetxeetan ematen den indarkeria baztertzen dugu. Herritarrei ere deialdia luzatzen diegu tortura kasuak, baita jasandako tortura sexistak ere salatzera eta kalera ateratzera.




Euskal Herriko Bilgune Feminista

---

Emakume abertzaleon IV. topaketa feministak

---

2009ko azaroa


Badatoz, Emakume abertzaleon IV. topaketa feministak!

Euskal Herria aldatzeko beste pauso bat ematera goaz!




 
 - Aurrekariak
 - Zer landuko dugu?
 - Egitaraua
 - Inskripzioa egiteko


Aurrekariak

Emakume abertzaleon lehen topaketa feministak 2001. urtean egin genituen Leitzan. Topaketa hauetan, Euskal Herriko emakumeon egoeraren gaineko diagnostikora hurbildu eta borroka feministan egon zitezkeen beharrak identifikatzen saiatu ginen. Behar horien artean, Euskal Herri osoan lanean jarduteko eragile feminista baten beharra azaleratu zen eta gaur egun ezagutzen dugun Euskal Herriko Bilgune feminista sortzeko baldintzak jartzen hasi ginen.

Handik urtebetera, Bilgune Feminista sortu genuen. Borrokaren bidea egiten hasi eta berehala gure praktika politikoan eta gure diskurtsoan aurrera pauso bat ematearen beharra sentitu genuen; eta horregatik, 2003ko abenduan Emakume Abertzaleon II. Topaketa Feministak antolatu genituen. Emakumeon zapalkuntzan identifikatu genituen eremu nagusietan emakumeon egoera aztertu eta beharren araberako lan ildoak zehaztu genituen. Hurrengo urteetarako Bilgunearen jarduera finkatu genuen.

Burutu genituen azken topaketak testuinguru politiko berezi batean egin ziren. 2005. urtean Euskal Herria bake prozesu baten atarian zegoen eta prozesu horretan emakumeon parte hartzearen inguruan hitz egitea ezinbestekoa iruditu zitzaigun.

Ordutik lau urte pasa dira eta gaur egun emakumeok Euskal Herrian ditugun arazo eta erronken inguruan gure ikuspegitik eztabaidatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Horregatik datorren abenduaren 12rako, Emakume Abertzaleon IV. Topaketa Feministak antolatu ditugu.


Zer landuko dugu?

Gure helburu nagusia jendartearen eraldaketa izanik, ezinbestean sistema patriarkalaren tresnen gaineko azterketa gaurkotu eta eragile feminista gisa ditugun erronkak identifikatu behar ditugu.

Sortu gineneko konpromezuari eutsiz borroka feminista eraginkor bat garatu nahi dugu. Horretarako, egun mugimendu feministan orokortua den eztabaida bati heldu nahi diogu; identitateak.

Euskal Herriko eraldaketa gauzatzeko zein praktika feminista behar dugu? Praktika hori aurrera eramateko, zein subjektu feminista behar ditugu? Subjektu horiek, zein identitate hautsi eta sortu behar dituzte?

Identitateen gaian sakontzeaz gain, mugimendu feministarentzako erronka inportantea denari ere heldu nahi diogu. Instituzioek bideratzen duten politika eta planek ez digutela balio esan dugu askotan. Baina nola ezaugarritu beharko genituzke plan, lege eta politika horiek benetan emakumeon egoera iraul dezaten? Zein analisietatik abiatu behar dugu, zein parte hartze eredu bultzatu behar dugu?

Gai hauen guztien inguruan eztabaidatu, formatu eta erabakiak hartu nahi ditugu. Emakume anitzentzako topaketak izatea nahi dugu, ahalik eta ekarpen gehien jaso eta topaketak ahalik eta aberatsen garatu daitezen. Beraz, EMAKUME!! Zatoz datorren abenduaren 12an gurekin batera hausnartzera!


Egitaraua

9:00etan Izen-ematea.
9:45-11:30 Mahai-inguru nagusia: “Nortasun feminista. Zer da eta nola sortzen da identitate feminista?

11:30-12:00 Atsedenaldia

12:00-14:00 Hiru mahai-inguru.
·         Euskal Herriko mugimendu feministak. Identitatea landu duten diskurtso eta praktikak.
·         Identitate feministarik gabe ba al dago Euskal Herria aldatzerik?
·         Sexu identitateak. Eztabaida berriak.
14:00-16:00 Bazkaria
16:00-16:30 Ideia eta ondorio nagusien bateratzea
16:30-18:30 Mahai inguru nagusia: Genero-politikak vs. analisi feministak: Euskal Herriko emakumeen egoerari begiratzeko bi modu.
18:30- Amaiera ekitaldia



Inskripzioa egiteko: www.bilgunetopaketak.mundua.com
Kontu korrontea: 3035 0134 46 1340042190 Ingresoa egiterakoan izen abizenak ipini
Prezioa: 15 euro / Langabetuak: 8 euro
Informazio gehiagorako: ehbf@bilgunefeminista.org

telefonoa: 609 921 373 (16:00etatik 20:30etara)




SAREA

---

2007ko azaroa

Antolatzeko modua edo filosofia: SAREA


Emakume bakoitzaren errealitatea ezberdina da, bakoitzak bere esparrutik, norberaren lan eremutik berdintasuna eta gure askatasuna eraikitzeko prest gauden emakumeon Sarea da.

Etorkizun bidezkoagoa helburu duten bestelako eragile sozial, abertzale eta aurrerakoiekin eskuz esku arituko gara lanean.

Euskal Herri osoko emakumeon arteko elkarlana bultzatzeko sortutako sarea, jadanik existitzen den feminismoa artikulatzea helburu duena. Antolatzeko modu berri bat planteatu nahi dugu.

Emakumeak non nahi gaudenez, bizitzako arlo guztietan eragin behar dugula uste dugu. Honenbestez, bost arlo edo sektore nagusitan banatu nahi izan dugu jendartea: Kultura, bizi baldintzak, komunikabideak eta irakaskuntza.

Lau lan eremu hauetaz gain, garrantzitsua iruditzen zaigu ere Instituzioei jarraipen bat egitea. Izan ere, haiek jendartea konpondu, antolatu edo hobetzeko omen daude eta beraz, beharrezko elkarlan bat ikusten dugu instituzioekiko.

Hau guztia aurrera ateratzeko, gure proposamena osatzeko Diagnostiko edo errealitatearen azterketa batean oinarritua izango da. Feminismotik abiatua izango den proposamena da, alegia, jendartearen eremu publiko zein pribatuak kontutan hartuko dituena eta emakumea protagonistatzat izango duena. Euskal Herria abiapuntutzat hartuko duena eremu geografiko bezala, emakume euskaldunen ordezkariak izan ahal izateko.

Proposamen integrala, arlo guztiak kontutan hartzeko asmoz eta eraginkorra, egoera errealki aldatzeko gai izango dena
 
---

Artxibo eta ikerketa zentro feminista

---

2007ko azaroa

Artxibo eta ikerketa zentro feminista sortzearen beharra bi arrazoiengaitik ikusi zen. Alde batetik Euskal Herri osoko azterketarik ez dagoelako egina, eta bestetik patriarkatuak kutsatu gabeko ikerketarik ez dagoelako.
Hemen, Sarearen garrantzia aipatu behar da, toki, arlo eta jende guztiarengana iristeko eta informazioa trukatu ahal izateko.
Informazio zentro honek egingo dituen diagnostikoak beharrezkoak izango dira euskal emakumeon errealitatea ezagutzeaz gain, honi alternatiba zehatzak bilatzeko.



---