2011/06/15

Sexu-langileen aldeko elkarretaratzearen inguruko hausnarketa

---

Iragan den ekainaren 2an, Sexu langileen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna zela-eta, hainbat lagun elkartu ginen Koordinadora TransMarikaBollo Feministak (Donostiako Bilgune Feminista, EHGAM, Medeak eta Garaipen) Donostiako Boulevardean deitutako elkarretaratzean, prostituzioan dabiltzan emakume langileen eskubideen alde aldarria altxatzeko amoz, “LotsaGabe! Donostian ere putak bagaude! Denok gara Putak!” lelopean.
           
Lelo horren bidez, sexu langileei elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan genien, pairatzen dituzten bidegabekeriak gogoan hartuta. Izan ere, prostitutak emakumeak dira, langileak, beste guztiok bezala, baina eurek bizi duten estigmatizazio eta etengabeko kriminalizazioak, euren bizitza eta lan baldintzak zeharo baldintzatzen dute. Elkarretaratzean, putek sufritzen dituzten hainbat injustizia salatu zen: lan egoera oso kaskarrak, legez kanpoko egoerak, estigma soziala pairatu beharra, zenbait instituziotatik beren jarduna kriminalizatzeko joera eta abar luze bat. Hala, emakumeen arteko elkartasuna aldarrikatu zen, dantzagori batek lagunduta.

Hemen elkarretaratzean zabaldutako irakurketa: (gaztelaniaz ondoren)

SEXU LANGILEEN ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, ekainak 2, Sexu Langileen Eskubideen aldeko Nazioarteko Egunean, kalera atera gara sexu langileek pairatzen dituzten estigmatizazio, bortizkeria eta inbisibilizazioa salatzeko.

Era berean, gaur egungo moral bikoitzeko gizartearen hipokrisia salatu nahi dugu, sustatzen eta kontsumitzen duen hori zigortu eta estigmatizatzen duelako. Sexu langileen gorputzak dira, hain zuzen ere, geure tabu sexualen kolpeak pairatzen dituztenak. Zeharo estigamtizaturiko eta isilarazitako kolektiboa da hau.

Nazkatuta gaude prostituzioari buruzko eztabaidez, horietan inoiz ez baita protagonisten ahotsa kontuan hartzen. Horregatik bildu gara gaur hemen, sexu-langileei ahotsa ematea ezinbestekoa dela aldarrikatzeko. Ez dugu puritanismo gehiagorik nahi. Prostituzioan diharduten pertsonek gainontzekoek bezala lanbide bat dute. Sexu langileen arazorik larriena gizartearen hipokrisia da.

Teorian estatu espainiarrean prostituzioa ez da ilegala, baina udal ordenantzek, atzerritartasun arloko poliziek eta gizartearen tratu txarrek euren lanbidea kalbario bihurtzen dute.

Hori guztiagatik aldarrikatzen dugu:
  • Prostituzioan lan egiten duten pertsona guztien eskubideak onartu eta bermatu ditzatela, bereziki emigratzeko eskubidea, mugimendu askatasunerako eskubidea eta negozioak sortzeko eskubidea. 
  • Prostituten duintasuna eta eskubideak errespeta daitezela, baita euren adostasun komertzialak (zertan, nola eta norekin lan egin nahi duten) erabakitzeko eskubidea ere, inolako hertsapenik gabe. Hala, zeharo errefusatzen dugu Madril eta Bartzelona bezalako hirietan sexu langileek eta bezeroek pairatzen ari diren etengabeko xaxatzea, aurki Bilbon ere gertatuko dela aurreikusten duguna. Halako neurriek ez dute eskaria gutxitzen, eta gainera, tratu azkar eta ezkutukoak areagotzen dituzte, eta ondorioz, sexu langileen lan baldintzak are gehiago txartzen dira. 
  • Onartu dezatela prostituzioa legezko jarduera ekonomikoa dela, Luxenburgoko auzitegiak dagoeneko 2001ean epaitu zuen moduan. 
  • Espazio publikoak sor ditzatela, Europako hainbat hirietan bezala, prostituzioa era askean eta baldintza onetan aurrera eraman ahal izateko, higiene, segurtasun eta lasaitasunari dagokienez. Auzo horien kokapena prostituten eta bizilagunen hitza kontuan hartuta negoziatu beharko da. 
  •  Emakumeak esklabotzen eta prostituziora behartzen dituzten mafiak modu frogagarrian jazarri ditzatela. Amaitu daitezela internazionalki antolaturiko jarduera anker horien kontrako ageriko errefusa ponposo eta hipokritak, eta jarri ditzatela, existitzen diren interesak alde batera utzita, egoera horrekin amaitzeko neurriak, egon badaude eta. 
  • Eskaini ditzatela baliabide ekonomikoak eta lanerako material zein alternatibak, arrazoia edozein izanik ere, prostituzioa utzi nahi duen pertsona ororentzat.
HIPOKRISIA GEHIAGORIK EZ!
ESKUBIDE ETA LAN BALDINTZA DUINAK EMAKUME GUZTIONTZAT!


KOORDINADORA TRANSMARIKABOLLO FEMINISTA
Bilgune feminista - Garaipen - EHGAM – Medeak




DÍA INTERNACIONAL POR LOS DERECHOS DE LAS TRABAJADORAS SEXUALES

Hoy 2 de Junio, Día Internacional por los Derechos de las Trabajadoras Sexuales, salimos a la calle a denunciar la estigmatización, la violencia y la invisibilidad que viven las trabajadoras sexuales.

La sociedades contemporáneas fundamentadas en una hipócrita doble moral estigmatizan y sancionan aquello que impulsan y consumen. Las personas trabajadoras del sexo son los cuerpos que soportan los golpes de nuestro tabú sexual. Es el colectivo más silenciado y más estigmatizado.

Estamos hartas de que se debata qué hacer con la prostitución sin tener en cuenta la voz de las protagonistas. Hoy estamos aquí para revindicar que es necesario darles la voz a las trabajadoras del sexo. No más puritanismos. Las personas que se dedican a la prostitución ejercen una profesión más. El mayor problema de las personas que se dedican al trabajo sexual es la hipocresía social. 

En teoría en el estado español la prostitución no es ilegal, pero las ordenanzas cívicas, la actuación de la policía de extranjería y el maltrato social hacen que su profesión sea un calvario. 

Por todo ello exigimos:
  • Que se reconozcan y se garanticen los derechos de todas las personas que ejercen la prostitución, especialmente el derecho a emigrar, a la libertad de movimientos y a establecer sus propios negocios. 
  • Que se reconozca y respete la dignidad de las prostitutas y su capacidad de decidir, sin coacciones, a qué quieren dedicarse y cómo o con quién quieren establecer acuerdos comerciales. Consecuentemente, rechazamos el "hostigamiento" a prostitutas y clientes que se está dando en diversas ciudades como Madrid y Barcelona, y que se prevé sucedan también en breve en Bilbao, ya que estas medidas no sólo no reducen la demanda, sino que favorecen los tratos rápidos y clandestinos con el consiguiente empeoramiento de las condiciones de trabajo de las prostitutas. 
  • Que se reconozca, como plantea una sentencia dictada en el 2001 por el Tribunal de Justicia de Luxemburgo, que la prostitución es una actividad económica legítima. 
  • La creación de espacios públicos, al estilo de los barrios rojos de algunas ciudades europeas, donde se pueda ejercer libremente la prostitución, en buenas condiciones de higiene, seguridad y tranquilidad. La ubicación de dichos barrios debe ser negociada con prostitutas y vecinos en condiciones de igualdad. 
  • Que se persiga de manera fehaciente a las mafias que obligan y fuerzan a mujeres a prostituirse y las explotan en régimen de esclavitud. Que se acabe ya con la hipocresía de las pomposas declaraciones públicas de rechazo y anatema de estas prácticas inhumanas, internacionalmente organizadas y se pongan los medios, que los hay, para acabar con ellas, por encima de todo tipo de intereses creados. 
  • Que se destinen recursos económicos y materiales y alternativas de empleo, a los que puedan acogerse voluntariamente aquellas personas que, por los motivos que sea, deciden abandonar el ejercicio de la prostitución.
¡BASTA DE HIPOCRESÍA!
¡DERECHOS Y CONDICIONES DIGNAS DE TRABAJO PARA TODAS!


                                               KOORDINADORA TRANSMARIKABOLLO FEMINISTA
Bilgune feminista - Garaipen - EHGAM - Medeak

---

2011/06/07

Borrokak merezi duelako, zorionak jangeletako langile borrokalari guztiei

--
Garaipen txiki-haundi honek argi erakusten digu antolatzeak, borrokatzeak, elkartasunak, e.a. merezi duela, bidea zaila izan den arren, jangeletako langileok irabazi duzute! Zorionak!
argazkia berriak
Hiru urteko lan gatazka eta lau aste iraun duen greba atzean utzi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetako jangeletako behargin pribatuek. ELA eta LAB sindikatuek patronalarekin akordiorako oinarria sinatu ostean, erabaki dute langileek grebarekin amaitzea. Borroka oinarri izan duten hiru urte eta 30 egunetako lanuzte gogorraren ondoren pozik. Gogorra izan da ez soilik patronalak eta Eusko Jaurlaritzak presionatu dituztelako, hauez gain, haurren gurasoengandik irainak eta presio sozial zein moralak jasan behar izan dituztelako. Denbora hontan zehar, langileok grebarako eta borrokarako dugun eskubidea oztopatzeko saiakera ezberdinak egin dituzte, baina ez dute lortu euren helburua, hau da, langileak, ixil-ixilik jangeletara itzultzea. Garaipen txiki-haundi honek argi erakusten digu antolatzeak, borrokatzeak, elkartasunak, e.a. merezi duela, bidea zaila izan den arren, jangeletako langileok irabazi duzute! Zorionak!

«Akordio hau emaitzak eman dituen borroka luze eta gogor baten testuinguruan kokatuta dago», azaldu du Noemi Etxebarria ELA sindikatuko ordezkariak. Sutsu aldarrikatu duten arren, azkenean ez dute lortu soldata lan berbera egiten duten behargin publikoekin parekatzea. Soldatak %97,5 parekatzea adostu dute. Hala ere, pozik daude: «Jauzi garrantzitsu bat da diskriminazioa bukatzeko bidean», azaldu dute.

Hauxe da hitzarmenean adostutakoa: (Berria egunkaritik hartua. Albiste osoa irakurri)

Soldatak %97,5ean parekatzea lortu dute.Parekatze hori urratsez urrats egingo dute. Alegia, %97,5 hori 2013-2014ko ikasturteko soldatetan nabarituko dute. Bukatzear dagoen ikasturte honetan %95ekoa izango da, hurrengoan %95,83koa, eta 2012-2013ko ikasturtean %96,66koa. Iaz eta duela bi urte kobratu gabe utzitako zenbatekoak ere ordainduko dizkiete. Azken batean, atzo sinatutako hitzarmen horrek sei ikasturteko iraupena dauka: 2008-2009tik 2013-2014ra.

Gurasoek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak adostutako hemezortzi orduak hitzarmenean sartzea ere lortu dute. Aurrerantzean zerbitzua hobetzeko asmoz, ordu horiek langile guztien ohiko jardunean sartuko dituzte. Modu horretan orain arte sindikatuek salatu duten diskriminazioa saihestu ahal izango da. Izan ere, ordu horiek adostu zirenetik begiraleek baino ez zuten betetzeko aukera izaten. Ohiko jardun horretan sartu dira, halaber, formaziorako sei ordu. Urteko lan jarduna jardun partzialera egokitzeko formula aldatzea ere onartu du patronalak, luzapen aldia kenduz.

Behargin publikoen soldatarekin parekatzeko eskaerari produktibitateari lotutako soldata gehigarriarekin erantzun zioten enpresek. Azkenean, baina, ideia hori baztertzea onartu du patronalak. Ikasturteko hamabi ordu izango dituzte medikutara joateko.«Absentismoa ezin dela soldata kalkulatzeko tresna izan aitortzea lortu dugu», esan du Etxebarriak.

Zerbitzua hobetzea eta jangeletako beharginek egiten duten heziketa lana aitortzea ere erdietsi dutela diote. «Beste behin, borrokak duen balioa azpimarratu nahi dugu. Gu desaktibatzen saiatu dira enpresak, Jaurlaritza, familia batzuk eta hedabide batzuk. Gure borroka gutxiesten saiatu dira; baina, orain, zer nahi duen badakien eta hori lortu arte borroka egiten duen kolektibo borrokalari batek merezi duen miresmena eman beharko digute», aldarrikatu du.

Aukera horren inguruan egondako tirabirak atzean utzita, azkenean lan bitartekariarengana jo dute. Alde batetik, sindikatuek argitu nahi izan dute inoiz ez diotela aukera horri uko egin. Akordio hori negoziazio mahaiaren barnean egin behar zela mantentzen dute oraindik ere, «lan hitzarmenaren negoziazio orori dagokion moduan». Hala egitea «enpresen jarrera itxiak eragotzi» duela salatu dute. «Bere garaian, bitartekariaren aukera baztertu gabe negoziazioari aukera ematearen aldeko hautua egin genuen. Konponbidea hor zegoela baloratuta, horren arabera jokatu dugu».

Bitartekaritzara jo aurretik eztabaidarako puntu gatazkatsuenak adostu dituztela ohartarazi dute. Alegia, enpresek eta bi sindikatuek akordioa dagoeneko sinatua dute: «Azken batean hitzarmen bat da, eta ondo idatzi behar da».

Euskal Herriko Bilgune Feminista


--