2012/06/28

EKAINAK 28


SEXU ASKATASUNAREN ALDE GAUR MANIFESTAZIOA eta BIHAR FESTA !!!
GOZATU, ZAINDU eta ERANTZUN !! 
ANIMATU eta BATU ZAITEZTE !!

Txertatutako irudia 1


Sexualitatea aske bizitzeak, sexualitate eredu hegemonikoaren aurrean arau haustea suposatzen du. “Lesbiana naiz eta harro nago” diot lagun artean, baina baita ere, tabernan, herriko plazan, kalean edota ikastetxean. Lesbiana gisa jarduteak emakumeoi txikitatik ikastetxean, etxean, pulpitutik, telebistan irakatsi nahi izan dizkiguten guztiarekin haustea dakar: emakume onak; amak, gizonaren plazeraren iturri, zintzoa, finak, familia eredu tradizionalaren sustatzaileak, erromantikoak, ezkonduak. 

1525.urtean zegoen emakume onaren irudi berdintsua lehenesten da egun ere: gaztea, isila, ezkondua… eta gaiztoa aldiz, zaharra, alarguna, askea, saltsera… sorgin ehizaren biktima asko azken hauek izan ziren. Eta gaurkoan, sorgin ehizarik aurreikusten ez dugun arren, parez-pare ditugu boteredun kontserbadore ultra eskuindarrak, sexualitate eredu androzentriko heretosexual tradizionaletik kanpo kokatzen den, garen ororen aurka joaz: espainiako gobernuan batzuk; dekretuen bidez jendartean ematen ari diren aldaketa sozialak, sexualitatea bizitzeko moduei dagozkionak ere, ezkutarazteko eta ukatzeko dekretuak egiten: euren telebistetan bizitzak markatzen duten norabide, ibilbidetik ateratzen den oro gutxiesten. 

Krisi ekonomiko eta sozialaren aurrean, balore batzuen (elkartasuna, adeitasuna, askatasuna) krisia sustatzen ari dira botere-gune politikoetatik eta hauen esku dauden bitarteko guztien bidez (adibidez, hezkuntzan ideologizazio eskuindarra),  balore diskriminatzaileak sustatzeko doktrinamendua martxan jartzen ari dira. Eta egoera honen aurrean, lesbianok egoera zaurgarriago batean egon gaitezkeela aurreikusten dugu. 

Baina zailtasunak-zailtasun, gure sexualitatea askatasunez bizitzeko hautua egiten dugunok, harro gaude! Zergatik? Sistema patriarkal heterosexistak dituen horma zurrunetan, txirrikituak aurkitzen jarraitzen dugulako, gure praktika sexualak aztertu eta sexualitatea eredu berrietara jotzeko apustua egin dugulako, bizitzeko era indibidualak kolektibizatu ditugulako, horretan dago gakoa. Sexualitateari, plazerari, dimentsio politikoa emateko saiakera erabatekoa izan dadin segi behar dugu. Sexualitate eredu hegemonikoaren aurrean, arauen barnean sartzen ez ditugun praktikak iraultzarekin lotzen ditugu, horregatik gaude harro! Ez ditugulako praktika lesbianak arauaren barnean sartu nahi, araua bera deslegitimatu, praktika aniztasuna errealitatea bat dela ohartarazi eta denak erdigunean gaudela aldarrikatzen jarraituko dugu.

Instituzio patriarkalentzat, baina jendartean oro har, pertsonok hartzen ditugun erabakiak ez dira berdin ikusarazten eta ez dituzte epai sozial berdinak: bereizkeriak daude. Ez da berdina gay exekutibo bat izatea edo etxeko langile lesbiana bat, edo sexu langile transexuala. Lesbiana izatea zailtasunez betetako aukera dela gogorazi nahi dugu: oraindik orain, jendarteak epaitzen zaituelako, etxean zein kalean, ama izatea baldintzatzen dizutelako, sortu nahi duzun familia eraketa mugarazten dizutelako, kalean erasotzen zaituztelako. Eta transexuala izatean zailtasunak areagotzen zaizkigu; jaiotzen garen gorputzaren arabera ezartzen dizkiguten sexu kategoriek norberaren baitan sortzen dituen presio psikologikoez gain, presio sozial, moral eta instituzional izugarriak jasan behar baititugu.
Onak eta gaiztoen banaketaren aurrean  oso garrantzitsua da  lesbiana, transexual edo era hegemonikotik at kokatzen diren adierazpen guztiak ikusaraztea. Jendarte mailaketa eta estigmatizazioarekin amaitu beharra dago ezinbestean. Jendartearen irekitasun faltsuaren ideia salatu behar dugu eta horretarako tresnarik eraginkorrena praktika bera da.

Geroz eta ozenagoa da arau nagusitik kanpo kokatzen garenon ahotsa: guraso bakarrak, lesbianak, bi guraso baino gehiagoko haurrak, harreman poligamiakoak dituztenak, ama izatea erabakitzen dugun bikote lesbianak, sexu langile transexuala, praktika sexual koitalak lehentasunezkoak ez ditugunak, lagun familia e.a. guztiek, familia eredu patriarkarraren nagusitasuna ezbaian jartzen dugu. Monogamiari hordagoa bota eta ostantzeko praktika askeak garatzen dituzten norbanakoak ere geroz eta gehiago gara. Sexualitate hegemonikoaren edozein arau haustek, bidean aurrera jarraitzeko ezinbestekoak ditugu: patriarkatuak sortu dituen kategoria hertsiak eta mugatuak gailendu, eta aniztasuna oinarri duen jendarte baten beharra geroz eta ageriagoa da. Zentzu honetan, jendarte feminista baten alde lanean jarraitzeko beharra ikusten dugu, eta honetan herritar orok badugu zer egina.

Euskal Herriko Bilgune Feminista, 2012ko ekaina


Txertatutako irudia 2

HETEROKAPITALISMOAREN AURKA!

Hemen gaude berriz ere Stonewall-eko matxinada iraultzaileak indartutako borroka ospatu eta aldarrikatu asmoz. Egun hartan, transak, putak, bollerak, maritxuak eta gainontzeko disidenteak batu egin ziren etsaiaren aurka egiteko, hau da, arautik ateratzen diren gorputzak eta adierazpenak baztertzen eta zigortzen dituen sistema heterosexistaren aurka zein hori gauzatzen duen poliziaren aurka egiteko. Gaur egun oraindik ere etsai berberaren aurka borrokatzen jarraitzen dugu!
Etsai horrek hiri-legeen bidez normatiboak ez diren adierazpen sexualak zentsuratzen eta arautzen ditu, zapalkuntza legitimizatuz. Transak, bollerak eta gainontzeko disidente sexualak zigortuak izaten jarraitzen dugu, familia nuklearrean oinarritzen den eredu heterosexualera ez egokitzeagatik. Emakume/gizon binarismoari, praktika sexual tradizionalei, ezkontzari eta familia nuklearrari intsumisioa egiteagatik, haien hitzetan genero terroristak bilakatzen gara, eta horregatik sistemak desagerrarazi nahi gaitu. Izan ere, ez gaitzatela engaina, sistema heterokapitalistak gu bere arauetara egokitzea behar du, erreproduzitzen jarraitzeko eta hala, bere produkzio logikarekin aurrera egiteko.
Zapalkuntza sistema honek sistema kapitalista du lagun. Izan ere, sistema kapitalistak gure ongizatea merkatuaren eskura jartzen baitu, bizitza jarri beharrean ekonomiaren eta politikaren erdigunean. Era horretan, kapitalari gure ongizateari baino estatus handiagoa ematen zaio, eta are handiagoa da kapitalari egotzitako estatus hori, bazterretan kokatzen gaituzten, gaur hemen bilduta gauden pertsona guztion ongizateari erreparatzen badiogu.
Zailtasunak zailtasun, gure sexualitatea askatasunez bizitzeko hautua egiten dugunok, harro gaude! Zergatik? Sistema patriarkal heterosexistak dituen horma zurrunetan, zirrikituak aurkitzen jarraitzen dugulako, gure praktika sexualak aztertu eta sexualitatea eredu berrietara jotzeko apustua egin dugulako, bizitzeko era indibidualak kolektibizatu ditugulako eta sexualitateari zein plazerari, dimentsio politikoa eman diegulako. Sexualitate hegemonikoaren aurrean, ertzeetan kokatzen ditugun praktika oro iraultzarekin lotzen ditugu.
Gainera, sistema heterokapitalistak PPren babesa du. Murrizketekin gure bizi segurtasuna kolokan jartzen dute. Guzti hori, noski, eliza katolikoak sustatzen duen eskuin muturreko ideologiaren konplizitatearekin. Ba jakin dezatela, gure lumak gustuko ez badituzte, euren muturrean astinduko ditugula!
Horregatik guztiagatik bazterretara batu zaitezten gonbitea luzatzen dizuegu. Birsortu ezazue zeuen burua, ihes egiozue arauari, utzi iezaiozue sistema heteropatriarkalaren joko zitalera jolasteari. Krisiaren aurrean aurpegia aldatu eta izan zaitezte zuek ere genero terroristak!

Ongietorriak bazterretara!!!

TRANSMARIKABOLLO KOORDINADORA FEMINISTA


-- 
_Donostiako Bilgune Feminista_

2012/02/28

MARTXO FEMINISTA!


  


Urtero lez martxoa ekintzaz beterik dator... eta gauza interesgarri mordoxka egongo da han eta hemen, ezta?
Gure aldetik, hemen bidaltzen dizkizuegu Martxoan antolatu ditugun ekimenen berri, bertan elkarrekin aurkitu eta gozatuko dugulakoan.


Martxoak 2-3-4: Emakume Abertzaleon V. topaketa feministak Leitzan.
Euskal Herriko Bilgune Feministak 10 urte! Hamaika egiteko ari gara!


Martxoak 7: Feminismo Islamikoa(k) (Askapena eta Donostiako Bilgune Feminista)
                    Hizlaria:  Nouzha Abou-Salama Nassiri
                    19,30etan Emakumeen Etxean (Okendo kalea, 9)

Martxoak 8: ManiFESTAzioa: ERaldAKeta fEmINIsta IZango dA, EzinBESteAN!!
                   19.30etan Bulebarretik hasita. (Donostiako Koordinadora Feminista)

      
Martxoak 14:  Emakume ahotsak Euskal Literaturan (Bagera eta  Donostiako BF)
                       Hizlaria: Iratxe Retolaza
                       19.30etan SAN TELMO museoan.




HAN EDO HEMEN ELKAR IKUSIKO GARELAKOAN...

BESARKADA FEMINISTAK!

 --
_Donostiako Bilgune Feminista_



--

2012/01/24

BERTSO BAZKARI FEMINISTA!!

---





Euskal Herriko Bilgune Feministak 10 urte egin ditu eta zurekin ospatu eta aurrera egin nahi dugu! Hamaika egiteko ari gara eta! 


Martxoaren 2-3-4an Leitzan TOPAKETA FEMINISTAK izango dira, bertako zein atzerriko hizlari eta parte hartzaileekin. Etortzera gonbidatu eta aniimatzen zaitugu!

Baina hori baino lehen, Donostiako Bilgune Feministatik 10 urteak ospatzeko, BERTSO BAZKARIA antolatu dugu otsailaren 4rako, Amaia Agirre, Onintza Enbeita eta zuek guztiokin, bazkari eta giro goxoan elkartu eta ondo pasatzeko!

Egiako Arrano Elkartean izango da eta etorri nahi baduzu, bidaliguzu emaila gure helbidera: donostiakobilgunefeminista@gmail.com


Anima zaitez eta ekarri lagunak ere! 


Zuekin izateko gogoz,


Donostiako Bilgune Feminista 




---

2012/01/19

PARTY MANIFESTUA


2012/01/18

EMAKUMEOK OHOLTZARA, ESKUBIDE GUZTIEN JABE!!

---



Donostiako danborrada egunean emakumeok gizonek dituzten aukera berak izan ditzagun, eskuraezinak ziruditen lorpenak erdietsi ditugu. Hala ere, onartu beharra dago, oraindik ere badirela diskriminatzen gaituzten mekanismo sozial zein kulturalak. Zehazki, Donostiako danborradan oso esanguratsuak diren bi ekitaldiri buruz ari gara, alegia, Konstituzio plazan ospatzen diren banderaren igoerari eta jaitsierari buruz. Eta esanguratsuak diogu, izan ere, udal taldeak bi ekitaldi horien bidez hasiera eta amaiera ematen dizkiolako jaiari.

Ekitaldi horiek bazkide gisa gizonak bakarrik onartzen dituzten bi elkarteren esku daude.

Ez dugu ahaztu behar, bizi dugun sistema honek, argi eta garbi, eta batzuetan modu burutsuan, eskura dituen mekanismo instituzional eta ideologiko guztietara jotzen duela gizonen nagusitasuna erreproduzitzeko. Horren adibide da duela urte gutxi elkarte horiek egindakoa. Hau da, “Berdintasun Legeak agindutakoa betetzeko”, emakume gutxi batzuk euren danborradetara gonbidatzea; hala ez egitekotan, arriskuan jartzen baitzuten bi ekitaldiotarako euren partaidetza eta lehentasuna.

Aurtengo danborradan emakumeen urketari nagusiaren irudia sartuko dutela jakinarazi dute, Danbor Nagusiarekin eta upelen kaporalarekin batera buruzagitza partekatuz.

Baina elkarteko kideak dira (gizonak) erabakitzen dutenak zenbat eta zein izango diren danborradako partaideak, eta zein modutan hartuko duten parte (hala, zenbat emakume, zeintzuk eta zein postutan). Emakumeek ez dituzte gizonen aukera eta eskubide berak. Ezin dute, besteak beste, Danbor Nagusi izatea aukeratu, eta ez dute ezta ere, postu horretarako hautatuak izateko aukerarik.

Planteamendu parekide batetik, bi ekitaldiotan emakumeek gizonek dituzten aukera eta eskubide berberak izan ditzatela aldarrikatzen dugu, eta zehazkiago, emakumeak Danbor Nagusia aukeratzeko eta Danbor Nagusi bezala aukeratuak izateko baldintza berdinak izan ditzatela, gainerako garrantzizko postuetan bezala.

Udal taldeari gogorarazten diogu ez dela aski legeak izatearekin, eguneroko praktikan bete arazi eta gainbegiratu behar direla. Badakigu aurten ez dela behar adina denbora eskakizun hau betetzeko, baina udal berriak beharrezko diren mekanismo guztiak jarri behar ditu martxan Donostiako jaietan gizon-emakumeen arteko berdintasun erreala bermatzeko. Hemendik, gure eskua luzatzen dugu helburu hori lortzeko lanean jarduteko.

Honekin batera, udal berriari hiriko mugimendu feministaren aspaldiko eskakizun bat aurrera eraman dezan eskatu nahi diogu: emakume urketariaren figura batu diezaiola Sarriegi Plazako danbor jolearen irudiari. Emakumeon presentzia ikusaraz dezala. Izendatzen ez denak, ez du izanik. Edo gauza bera dena, ikusten ez dena, ez da existitzen.

GORA HERRI JAI PAREKIDEAK!! GORA BORROKA FEMINISTA!!


---

Se han alcanzado incuestionables logros en referencia a la participación de las mujeres con las mismas oportunidades que los hombres en la fiesta de San Sebastián. Pero aún así hay que reconocer que continúan existiendo mecanismos sociales y culturales que nos discriminan. En concreto nos referimos a dos actos muy significativos de la fiesta de San Sebastián que son la izada y arriada en la plaza de la Constitución. Y decimos significativos porque la corporación municipal, con ambos actos, da el inicio y pone el final a la fiesta.

Estos dos eventos están a cargo de dos sociedades cuyos socios exclusivamente son hombres.

No debemos de olvidar que vivimos en un sistema que recurre, claramente y a veces de manera sutil, a todos los mecanismos institucionales e ideológicos que encuentra a su alcance con el objetivo de reproducir la primacía de los hombres sobre las mujeres. Ejemplo de esto es lo que hicieron estas sociedades hace pocos años, invitando a unas pocas mujeres a sus tamborradas “en cumplimiento de la Ley de Igualdad” ya que de no hacerlo  peligraba la participación y la primacía de estas sociedades en estos dos actos.
Este año introducen la figura de aguadora mayor en la tamborra, compartiendo “mando” con el Tambor Mayor y el cabo de barriles.

Pero son los miembros de la sociedad (los hombres) quienes deciden cuántos, quiénes y de qué manera (cuántas mujeres, qué mujeres y en qué lugar) van a ser los componentes de la tamborrada. Las mujeres no tienen las mismas oportunidades ni derechos que los hombres. No pueden elegir ni tienen opción a poder ser elegidas como tambor mayor, entre otras cosas.

Desde un planteamiento igualitario reivindicamos las mismas oportunidades y derechos que los hombres en estos dos actos y en concreto que las mujeres dispongan del derecho a elegir y ser elegidas para Tambor Mayor y puestos de relevancia en igualdad de condiciones.

A la corporación municipal le recordamos que no basta con tener leyes, que hay que controlarlas para que en la práctica se cumplan. Que aunque sabemos que este año no hay tiempo material para la materialización de esta petición, la nueva corporación municipal ponga en marcha desde ya todos los mecanismos necesarios que posibiliten la igualdad real de mujeres y hombres en la fiesta de San Sebastián. Desde aquí tendemos nuestra mano para trabajar en pro de su consecución.

Queremos así mismo solicitar a la nueva corporación una vieja petición del movimiento feminista de la ciudad -que se incluya una aguadora en la Plaza Sarriegi- junto a la figura del tamborrero. Que se visualice la presencia de las mujeres. Lo que no se nombra, no existe. O lo que es lo mismo lo que no se ve no existe.

GORA LAS FIESTAS PARITARIAS!! GORA BORROKA FEMINISTA!!


---

2012/01/03

Laster... Emakume Abertzaleon V. Topaketa Feministak!

--


Hartu agendak eta erreserba egunak, ez zaizu damutuko!


Iritsi da ordua!
Euskal Herriko Bilgune Feministak 10 urte
eta
...
Emakume Abertzaleon V. Topaketa Feministak
Ikus egitaraua: Martxoaren 2-3-4 Leitzan

http://2012topaketafeministak.wordpress.com/egitaraua/





--