2010/06/12

"EL GÉNERO DESORDENADO" LIBURUAREN AURKEZPENA

--




--

2010/06/08

EMAKUMEOK PLAZARA!!


EMAKUMEOK PLAZARA!!! AURKEZPENA DOKA ARETOAN
 

Datorren ostegunean ekainaren 10ean Donostiako Doka antzokiak emakumeok plazara proeiktuaren aurkezpena egingo da.
Proiektu honetan parte hartzen duten hainbat emakume kulturgilerekin antolatuko jai baten bidez kaleratuko da web orria.
Arratsaldeko 7.30etan hasiko da eta bertan izango dira...
  • Nagore Legarreta argazkilariaren erakusketa bat
  • Amaia Agirre eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak
  • HAINBAT taldearen musika eta errezitaldia
  • LUNTX-A eta ESKU TITI kortoaren proiekzioa
  • eta gaueko 9.3oetatik aurrera SORKUN AKUSTIKOA kontzertuan!!!
Giro ederra egongo da eta animatu!!!

Proiektu honi buruzko informazio gehiago izateko sakatu hemen



---

2010/06/01

2010/05/19

Elizabeth Vásquez - Trans Etxea

---

Kaixo kaixo!!!

Maiatzaren 31n Elizabeth Vásquez etorriko da Ekuadorretik guregana euren TransEtxea-ren proiektua aurkeztera. Oro har, transexualitateaz eta zuzenbide subertsiboaz arituko da Ekuadorreko kidea. Oso hizlari ona da eta proiektua itzela, beraz, ahal eta nahi izanez gero, etortzera animatzen zaituztegu!






---

2010/05/14

MAIATZAK 17, DENOK KALERA!

MAIATZAK 17: HOMOFOBIA, LESBOFOBIA, TRANSFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA


ELKARRETARATZEA



HOMOFOBIA,LESBOFOBIA, TRANSFOBIA
EZ HEMEN EZ INON!!!



MAIATZAK 17 ASTELEHENA



DONOSTIAKO BOULEVARDEAN 19:30en



TRANSMARIKABOLLO KOORDINADORA
(EHGAM, BILGUNE FEMINISTA, GARAIPEN, MEDEAK)



---


2010/04/28

BADATOZ EMAKUME GAZTEEN TOPAKETAK !!!!





Egitaraua eta izen ematea: hemen!!


 ANIMA ZAITEZTE!
HANTXE IKUSIKO DUGU ELKAR!




--

2010/04/07

Indarkeria matxistari kaña!

Emakume bat erail dute Agurainen eta haserre bizian gaude!! Matxismoak hiltzen gaituelako, matxismoarekin bukatu behar dugu!!

Kontzentrazioak  OSTEGUNEAN, apirilak 8:

Gasteiz 20’00 Andramari Zurian
Donostia 19’30 Bulebarrean
Tolosa 19’30 San Frantzisko elizan
Orereta 19’30 Niessenen
Zarautz 19’00 Udaletxe aurrean
Arrasate 19’00 Plazan
Iruñea 20’00 Udal Plazan
Lizarra 20’00 Baja Nabarran
Altsasu 19’30 Udaletxe plazan
Bilbo 19’30 Arriagan
Zornotza 19’00 Erreferendum Plazan
Portugalete 20’00 Metro geltokian
Azpeitia 19’30 Herriko Plazan
Irun 19’30 Zabaltza Plazan
Leitza 20’00 Lopeneko Errotondan
Algorta 19’30 Telletxen


      Astelehen gauean Agurainen jazotako erailketa dela eta Emakumeon Mundu Martxako plataformak bihar egingo dituen elkarretaratzeen berri emateko zuzentzen gara zuengana.

      Azken kasu hau ere, nahiz eta komunikabide batzuetan ez den indarkeri sexistatzat hartu, mugimendu feministatik emakumeon kontrako indarkeria kasutzat hartzen dugu. Emakumeon kontra ematen diren eraso guztietan sexismoa inplizituki beti agertzen baita. Hortaz, eraildakoaren emakume izaerak eragina izan duela iruditzen zaigu. Herrizaingo Saila kontuan hartzen ari den hipotesiez gain, hildakoa eta hiltzailearen artean izan zitekeen botere harremana azpimarratu nahi genuke.  Emakumeen kontrako indarkeria ez da beti agerikoa. Egiturazkoa den indarkeria da, jendarteak antolatzeko duen eredutik hasi eta gure bizitzako esparru guztietan ematen dena. Patriarkatuak sexuen artean ezartzen dituen botere harremanek ahalbideratzen dute indarkeria sexista eta batzuetan zuzenean ematen da eta besteetan aldiz, zeharka-

      Indarkeria mota hau gure gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa da. Emakume izateagatik jasaten dugun  biolentzia oroz ari gara: sexu erasoak, prostituzio behartua, lantokietako sexu-jazarpena, jipoiak eta emakumeon erailketak... Emakumeon aurkako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago, eta honek, gizartean emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kontrol  mekanismo gisa erabiltzen du biolentzia.

      Aste honetako gertakariez gain, Nora gasteiztarrak desagertuta jarraitzen duela gogoratu nahi genuke. Emakume hau Gasteizko asistentzia zerbitzuen laguntza jasotzen ari zela desagertu zen, baina bere desagerpenaren argiketa burutzerako orduan instituzioak utzikerian erortzen ari direlakoan gaude.

      Bukatzeko deialdia luzatu nahi diogu jendarteari eta  emakume guztiei mobilizazioetan parte hartzeko. EMAKUMEON KONTRAKO INDARKERIARIK EZ!!!


EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON MUNDU MARTXAKO PLATAFORMA: Bizkaiko Emakumeon Asanblada, Bilgune feminista, Andere Bidatz, Hazparneko Emazteek Diote, Bortizkeriaren kontrako protokoloa, PAF, Anezka, Mugarik gabe, Mundu bat, ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE.


--