2010/03/23

Euskal Herriko Emakume Gazteen Topaketak

--

 



2010eko maiatzaren 7, 8 eta 9ko asteburuan: 

Euskal Herriko emakume gazteon III. Topaketak Hernanin!
“kuleroak burura eta salto mundura” 



Topaketen helburu eta edukiak:

Topaketei ezarritako helburuak asko dira baina horien artean nabarmentzekoak:
  • Egungo feminismoaren erronkak emakume euskaldun eta gazte ikuspegi batetik landu; borroka ildo berriez ikasiz, hausnartuz eta eztabaidatuz.
  • Euskal Herrian neska gazteok egunero borrokatzen dugun feminismoaren agertoki bihurtzea.
  • Esperientziak partekatzea.
  • Ikuspegi historikoa lantzea.
  • Feminismoa bizi eta ingurua iraultzeko esperientzia ezberdinak partekatzea.
  • Ondo pasatzea.
  • Gure artean harremanak estutzea.
  • Aurrera begirako erronka edota egitasmo posibleak mahaigaineratzea.


Anima zaitez!!
Zabal dezagun feminismoa 
txoko guztietara!!


--

2010/03/21

UN ZULO PROPIO

--

Gonbidatzen zaituztegu....




EKINTZA: "Un Zulo Propio" liburuaren aurkezpena Itziar Ziga, bere idazlearen eskutik eta Kattalin P. Miner-en eskutik.

EGUNA:
Martxoaren 23a, asteartea.

ORDUA:
19:30etan

LEKUA:
Baibaiua, Eguzkiren lokala, Iñigo kalean, alde zaharrean.

ANTOLATZAILEA:
Koordinadora Transmarikabollofeminista.



--