2011/06/15

Sexu-langileen aldeko elkarretaratzearen inguruko hausnarketa

---

Iragan den ekainaren 2an, Sexu langileen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna zela-eta, hainbat lagun elkartu ginen Koordinadora TransMarikaBollo Feministak (Donostiako Bilgune Feminista, EHGAM, Medeak eta Garaipen) Donostiako Boulevardean deitutako elkarretaratzean, prostituzioan dabiltzan emakume langileen eskubideen alde aldarria altxatzeko amoz, “LotsaGabe! Donostian ere putak bagaude! Denok gara Putak!” lelopean.
           
Lelo horren bidez, sexu langileei elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan genien, pairatzen dituzten bidegabekeriak gogoan hartuta. Izan ere, prostitutak emakumeak dira, langileak, beste guztiok bezala, baina eurek bizi duten estigmatizazio eta etengabeko kriminalizazioak, euren bizitza eta lan baldintzak zeharo baldintzatzen dute. Elkarretaratzean, putek sufritzen dituzten hainbat injustizia salatu zen: lan egoera oso kaskarrak, legez kanpoko egoerak, estigma soziala pairatu beharra, zenbait instituziotatik beren jarduna kriminalizatzeko joera eta abar luze bat. Hala, emakumeen arteko elkartasuna aldarrikatu zen, dantzagori batek lagunduta.

Hemen elkarretaratzean zabaldutako irakurketa: (gaztelaniaz ondoren)

SEXU LANGILEEN ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, ekainak 2, Sexu Langileen Eskubideen aldeko Nazioarteko Egunean, kalera atera gara sexu langileek pairatzen dituzten estigmatizazio, bortizkeria eta inbisibilizazioa salatzeko.

Era berean, gaur egungo moral bikoitzeko gizartearen hipokrisia salatu nahi dugu, sustatzen eta kontsumitzen duen hori zigortu eta estigmatizatzen duelako. Sexu langileen gorputzak dira, hain zuzen ere, geure tabu sexualen kolpeak pairatzen dituztenak. Zeharo estigamtizaturiko eta isilarazitako kolektiboa da hau.

Nazkatuta gaude prostituzioari buruzko eztabaidez, horietan inoiz ez baita protagonisten ahotsa kontuan hartzen. Horregatik bildu gara gaur hemen, sexu-langileei ahotsa ematea ezinbestekoa dela aldarrikatzeko. Ez dugu puritanismo gehiagorik nahi. Prostituzioan diharduten pertsonek gainontzekoek bezala lanbide bat dute. Sexu langileen arazorik larriena gizartearen hipokrisia da.

Teorian estatu espainiarrean prostituzioa ez da ilegala, baina udal ordenantzek, atzerritartasun arloko poliziek eta gizartearen tratu txarrek euren lanbidea kalbario bihurtzen dute.

Hori guztiagatik aldarrikatzen dugu:
  • Prostituzioan lan egiten duten pertsona guztien eskubideak onartu eta bermatu ditzatela, bereziki emigratzeko eskubidea, mugimendu askatasunerako eskubidea eta negozioak sortzeko eskubidea. 
  • Prostituten duintasuna eta eskubideak errespeta daitezela, baita euren adostasun komertzialak (zertan, nola eta norekin lan egin nahi duten) erabakitzeko eskubidea ere, inolako hertsapenik gabe. Hala, zeharo errefusatzen dugu Madril eta Bartzelona bezalako hirietan sexu langileek eta bezeroek pairatzen ari diren etengabeko xaxatzea, aurki Bilbon ere gertatuko dela aurreikusten duguna. Halako neurriek ez dute eskaria gutxitzen, eta gainera, tratu azkar eta ezkutukoak areagotzen dituzte, eta ondorioz, sexu langileen lan baldintzak are gehiago txartzen dira. 
  • Onartu dezatela prostituzioa legezko jarduera ekonomikoa dela, Luxenburgoko auzitegiak dagoeneko 2001ean epaitu zuen moduan. 
  • Espazio publikoak sor ditzatela, Europako hainbat hirietan bezala, prostituzioa era askean eta baldintza onetan aurrera eraman ahal izateko, higiene, segurtasun eta lasaitasunari dagokienez. Auzo horien kokapena prostituten eta bizilagunen hitza kontuan hartuta negoziatu beharko da. 
  •  Emakumeak esklabotzen eta prostituziora behartzen dituzten mafiak modu frogagarrian jazarri ditzatela. Amaitu daitezela internazionalki antolaturiko jarduera anker horien kontrako ageriko errefusa ponposo eta hipokritak, eta jarri ditzatela, existitzen diren interesak alde batera utzita, egoera horrekin amaitzeko neurriak, egon badaude eta. 
  • Eskaini ditzatela baliabide ekonomikoak eta lanerako material zein alternatibak, arrazoia edozein izanik ere, prostituzioa utzi nahi duen pertsona ororentzat.
HIPOKRISIA GEHIAGORIK EZ!
ESKUBIDE ETA LAN BALDINTZA DUINAK EMAKUME GUZTIONTZAT!


KOORDINADORA TRANSMARIKABOLLO FEMINISTA
Bilgune feminista - Garaipen - EHGAM – Medeak




DÍA INTERNACIONAL POR LOS DERECHOS DE LAS TRABAJADORAS SEXUALES

Hoy 2 de Junio, Día Internacional por los Derechos de las Trabajadoras Sexuales, salimos a la calle a denunciar la estigmatización, la violencia y la invisibilidad que viven las trabajadoras sexuales.

La sociedades contemporáneas fundamentadas en una hipócrita doble moral estigmatizan y sancionan aquello que impulsan y consumen. Las personas trabajadoras del sexo son los cuerpos que soportan los golpes de nuestro tabú sexual. Es el colectivo más silenciado y más estigmatizado.

Estamos hartas de que se debata qué hacer con la prostitución sin tener en cuenta la voz de las protagonistas. Hoy estamos aquí para revindicar que es necesario darles la voz a las trabajadoras del sexo. No más puritanismos. Las personas que se dedican a la prostitución ejercen una profesión más. El mayor problema de las personas que se dedican al trabajo sexual es la hipocresía social. 

En teoría en el estado español la prostitución no es ilegal, pero las ordenanzas cívicas, la actuación de la policía de extranjería y el maltrato social hacen que su profesión sea un calvario. 

Por todo ello exigimos:
  • Que se reconozcan y se garanticen los derechos de todas las personas que ejercen la prostitución, especialmente el derecho a emigrar, a la libertad de movimientos y a establecer sus propios negocios. 
  • Que se reconozca y respete la dignidad de las prostitutas y su capacidad de decidir, sin coacciones, a qué quieren dedicarse y cómo o con quién quieren establecer acuerdos comerciales. Consecuentemente, rechazamos el "hostigamiento" a prostitutas y clientes que se está dando en diversas ciudades como Madrid y Barcelona, y que se prevé sucedan también en breve en Bilbao, ya que estas medidas no sólo no reducen la demanda, sino que favorecen los tratos rápidos y clandestinos con el consiguiente empeoramiento de las condiciones de trabajo de las prostitutas. 
  • Que se reconozca, como plantea una sentencia dictada en el 2001 por el Tribunal de Justicia de Luxemburgo, que la prostitución es una actividad económica legítima. 
  • La creación de espacios públicos, al estilo de los barrios rojos de algunas ciudades europeas, donde se pueda ejercer libremente la prostitución, en buenas condiciones de higiene, seguridad y tranquilidad. La ubicación de dichos barrios debe ser negociada con prostitutas y vecinos en condiciones de igualdad. 
  • Que se persiga de manera fehaciente a las mafias que obligan y fuerzan a mujeres a prostituirse y las explotan en régimen de esclavitud. Que se acabe ya con la hipocresía de las pomposas declaraciones públicas de rechazo y anatema de estas prácticas inhumanas, internacionalmente organizadas y se pongan los medios, que los hay, para acabar con ellas, por encima de todo tipo de intereses creados. 
  • Que se destinen recursos económicos y materiales y alternativas de empleo, a los que puedan acogerse voluntariamente aquellas personas que, por los motivos que sea, deciden abandonar el ejercicio de la prostitución.
¡BASTA DE HIPOCRESÍA!
¡DERECHOS Y CONDICIONES DIGNAS DE TRABAJO PARA TODAS!


                                               KOORDINADORA TRANSMARIKABOLLO FEMINISTA
Bilgune feminista - Garaipen - EHGAM - Medeak

---

2011/06/07

Borrokak merezi duelako, zorionak jangeletako langile borrokalari guztiei

--
Garaipen txiki-haundi honek argi erakusten digu antolatzeak, borrokatzeak, elkartasunak, e.a. merezi duela, bidea zaila izan den arren, jangeletako langileok irabazi duzute! Zorionak!
argazkia berriak
Hiru urteko lan gatazka eta lau aste iraun duen greba atzean utzi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetako jangeletako behargin pribatuek. ELA eta LAB sindikatuek patronalarekin akordiorako oinarria sinatu ostean, erabaki dute langileek grebarekin amaitzea. Borroka oinarri izan duten hiru urte eta 30 egunetako lanuzte gogorraren ondoren pozik. Gogorra izan da ez soilik patronalak eta Eusko Jaurlaritzak presionatu dituztelako, hauez gain, haurren gurasoengandik irainak eta presio sozial zein moralak jasan behar izan dituztelako. Denbora hontan zehar, langileok grebarako eta borrokarako dugun eskubidea oztopatzeko saiakera ezberdinak egin dituzte, baina ez dute lortu euren helburua, hau da, langileak, ixil-ixilik jangeletara itzultzea. Garaipen txiki-haundi honek argi erakusten digu antolatzeak, borrokatzeak, elkartasunak, e.a. merezi duela, bidea zaila izan den arren, jangeletako langileok irabazi duzute! Zorionak!

«Akordio hau emaitzak eman dituen borroka luze eta gogor baten testuinguruan kokatuta dago», azaldu du Noemi Etxebarria ELA sindikatuko ordezkariak. Sutsu aldarrikatu duten arren, azkenean ez dute lortu soldata lan berbera egiten duten behargin publikoekin parekatzea. Soldatak %97,5 parekatzea adostu dute. Hala ere, pozik daude: «Jauzi garrantzitsu bat da diskriminazioa bukatzeko bidean», azaldu dute.

Hauxe da hitzarmenean adostutakoa: (Berria egunkaritik hartua. Albiste osoa irakurri)

Soldatak %97,5ean parekatzea lortu dute.Parekatze hori urratsez urrats egingo dute. Alegia, %97,5 hori 2013-2014ko ikasturteko soldatetan nabarituko dute. Bukatzear dagoen ikasturte honetan %95ekoa izango da, hurrengoan %95,83koa, eta 2012-2013ko ikasturtean %96,66koa. Iaz eta duela bi urte kobratu gabe utzitako zenbatekoak ere ordainduko dizkiete. Azken batean, atzo sinatutako hitzarmen horrek sei ikasturteko iraupena dauka: 2008-2009tik 2013-2014ra.

Gurasoek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak adostutako hemezortzi orduak hitzarmenean sartzea ere lortu dute. Aurrerantzean zerbitzua hobetzeko asmoz, ordu horiek langile guztien ohiko jardunean sartuko dituzte. Modu horretan orain arte sindikatuek salatu duten diskriminazioa saihestu ahal izango da. Izan ere, ordu horiek adostu zirenetik begiraleek baino ez zuten betetzeko aukera izaten. Ohiko jardun horretan sartu dira, halaber, formaziorako sei ordu. Urteko lan jarduna jardun partzialera egokitzeko formula aldatzea ere onartu du patronalak, luzapen aldia kenduz.

Behargin publikoen soldatarekin parekatzeko eskaerari produktibitateari lotutako soldata gehigarriarekin erantzun zioten enpresek. Azkenean, baina, ideia hori baztertzea onartu du patronalak. Ikasturteko hamabi ordu izango dituzte medikutara joateko.«Absentismoa ezin dela soldata kalkulatzeko tresna izan aitortzea lortu dugu», esan du Etxebarriak.

Zerbitzua hobetzea eta jangeletako beharginek egiten duten heziketa lana aitortzea ere erdietsi dutela diote. «Beste behin, borrokak duen balioa azpimarratu nahi dugu. Gu desaktibatzen saiatu dira enpresak, Jaurlaritza, familia batzuk eta hedabide batzuk. Gure borroka gutxiesten saiatu dira; baina, orain, zer nahi duen badakien eta hori lortu arte borroka egiten duen kolektibo borrokalari batek merezi duen miresmena eman beharko digute», aldarrikatu du.

Aukera horren inguruan egondako tirabirak atzean utzita, azkenean lan bitartekariarengana jo dute. Alde batetik, sindikatuek argitu nahi izan dute inoiz ez diotela aukera horri uko egin. Akordio hori negoziazio mahaiaren barnean egin behar zela mantentzen dute oraindik ere, «lan hitzarmenaren negoziazio orori dagokion moduan». Hala egitea «enpresen jarrera itxiak eragotzi» duela salatu dute. «Bere garaian, bitartekariaren aukera baztertu gabe negoziazioari aukera ematearen aldeko hautua egin genuen. Konponbidea hor zegoela baloratuta, horren arabera jokatu dugu».

Bitartekaritzara jo aurretik eztabaidarako puntu gatazkatsuenak adostu dituztela ohartarazi dute. Alegia, enpresek eta bi sindikatuek akordioa dagoeneko sinatua dute: «Azken batean hitzarmen bat da, eta ondo idatzi behar da».

Euskal Herriko Bilgune Feminista


--

2011/04/27

Feministok, prekarietateari planto; bizitza duinera salto!

--





Feministok, prekarietateari planto; bizitza duinera salto

Baserritarrak, etxeko langileak, garbitzaileak, kanporatuak, pentsionistak, langabetuak, zaintzaileak, putak, e.a. gara emakume langileak. Gazteak, helduak, euskaldunak, etorkinak gara Euskal Herrian bizi garen emakume langileak. Adin eta kolore ezberdinetako emakumeak gara, bai; gutako bakoitzak modu berezituan pairatzen ditugu krisi ekonomiko sozial honen alde ilunenak. Emakumeon etengabeko prekarizazioa da; krisi ekonomiko hutsaletik harago doan sistemaren krisi sistematikoaren ezaugarri nagusietako bat. Baina prekarietatea izanik gure ezaugarri, gure egoera eraldatzeko apustuak batzen gaitu guztioi. Feministak, prekarietateari planto!Bizitza duinera salto! Egingo baitugu.

Ez gaudelako prest.
Gure bizitza osoan zehar etxeko eta zaintza lanaren inolako errekonozimendurik ez jasotzeko. Behin eta berriro entzun behar izan dugu emakumeok “inaktiboak” ginela, nahiz eta egun guztia lan batean edo bestean pasa. Eta oraingo pentsioen erreformarekin zer? Lan merkatuan baldintza kaxkarretan sartzeko aukera izan genuenok, ordainetan erretiro lan saria jasotzeko eskubidea arriskuan dugu, orain kobratzen dugun kopurura (600€) ere ez baita iritsiko.

Bestalde, lan merkatuan jarduten dugun emakume langileon jarduera gehienetan ezkutukoa da: bai sozialki eta baita administrazioaren aurrean ere. Zaintza lanen karga guztia jasotzen dugunak emakumeak gara eta bateragarritasun politiken fraudea jasan eta pentsio duin bat izateko inolako aukerarik izango ez dugunak ere; ez baikara kotizazio urteetara helduko. Zeinek kotizatu ditu 38 urte?

Emakume langileon errealitatea benetan da larria eta horren adibide dugu emakume gazteon egunerokoa, zeinetan, gure etorkizuna kolokan dagoen. Zailtasunak ditugu lan merkatuan sartzeko, gehienak merkatu ezkutuan gaude lan eskubideak bermatu gabe eta langabezi tasa oso altuak ditugu. Orain, gainera, pentsioen erreformak oinarrizko soldata minimo bat ere ez digu bermatuko.

Baina, prekarietatea eta eskubideen ukazioak ezaugarritzen gaituen arren, ekonomiaren subjektu moduan aintzat hartuak izateko lanean dihardugu. Gure borroka ez baitago krisian! Eta horregatik maiatzaren 1 honetan ere, Euskal Herriko emakumeok kalera aterako gara bizitza duina izatea ahalbidetuko gaituzten eskubideak defendatzeko.

Batetik, emakumeok ekonomiaren subjektu moduan aintzat hartuak izateko bidean ezinbestekoa da lanerako eskubidea oinarri izatea. Lanaren kontzeptuaren inguruko definizio berria eman behar da, lan produktibo eta erreproduktiboaren errekonozimendu soziala, politikoa eta ekonomikoa eman; honela, ekonomiaren kontabilitatean sartuko dena. Hau honela izanik, egun indarrean dagoen etxeko langileen erregimen berezia ezabatzea exijitzen dugu.

Bestetik, Euskal Herriko emakumeok diru sarrera minimoak izateko eskubidea dugu. Emakume bakoitzak beharrezkoak dituen prestazio ekonomiko eta gizarte laguntzak jasotzeko eskubidea oinarri izanik, ezin da Pobreziaren Mugatik behera kokatutako oinarrizko soldata onartzen duen lan hitzarmenik egon. Beraz, egun dauden prestazio eta laguntza ezberdinak pobreziaren mugara iritsi behar dute behintzat.

Gainera, etxebizitza oinarrizko eskubidea izanda, merkatuaren logikatik eta espekulaziotik kanpo geratu behar du eta instituzio publiko politikoetatik hau bermatzeko bitarteko guztiak jarri beharko dira.

Honez gain, egun dagoen zerbitzu publikoen murrizketen aurrean, emakumeak ez gara isilduko; ezinbestean gure bizi baldintzak hobetzeko aurrekontuak exijituko ditugu. Oinarrizko eskubide sozialen aldarrikapenak egi bihurtu behar ditugu: 0 urtetik aurrerako hezkuntza integrala, osasungintza integrala, bazterketa soziala ekiditeko mekanismoak, elkarbizitza unitate eredu ezberdinak aukera berdinak izatea, e.a.

Duintasunik gabeko etorkizunera kondenatu nahi gaituzten arren, guk geuk, gaurdanik dagokigun geroa eraikitzen jardun behar dugu. Gure eskubideen aldeko borrokan, Euskal Herri feminista lortzeko borroka ez baitago krisian. Beraz, maiatzaren 1ean, gure herrietan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dizuegu: zuei, emakume langile guztiei!

Miren Aranguren Etxarte eta Saioa Iraola Urkiola
Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak
2011ko maiatzaren 1a


--

2011/04/05

MATXISMOARI KAÑA BETI!

--



ERASOEN AURREAN AUTODEFENTSA FEMINISTA!!

Notizia beldurgarriarekin hasi dugu aste hau ere, YANELA ZARUMA CABRERA, 22 urteko neska gazte Burlatarra hilik aurkitu dute Beriaingo La Morea lakuan.

         Erailketa hau ez da kasu isolatua, 2011ri hasiera eman genionetik, indarkeria sexistaren ondorioz eraildako bigarren emakumea baita. Ezin ahaztu 2010ean ere 8 emakume izan zirela erailak. Indarkeria kasuak pillatzen doaz eta egoera honen aurrean feministok kezkatuak, nazkatuak eta haserre gaude.

Emakumeon kontra ematen diren eraso guztietan sexismoa inplizituki bada ere beti agertzen da. Hortaz, Yanela emakume izateak bere erailketan eragina izan duela iruditzen zaigu. hildakoa eta hiltzailearen arteko menpeko harremana ezin aipatu gabe utzi. Emakumeen kontrako indarkeria egiturazkoa den indarkeria da, jendarteak antolatzeko duen eredutik hasi eta gure bizitzako esparru guztietan ematen dena. Patriarkatuak sexuen artean ezartzen dituen botere harremanek ahalbideratzen dute indarkeria sexista eta batzuetan zuzenean ematen da eta besteetan aldiz zeharka.

Minduta gaude, emakumeen kontrako indarkeriak ez duelako etenik, horren adibide dira aurten eraildako bi  emakumeak, baita 2009tik desagertua dagoen Nora Gasteiztarraren kasua ere. Indarkeria mota hau gure gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa da. Emakumeon aurkako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago, eta honek, gizartean emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kontrol  mekanismo gisa erabiltzen du biolentzia.

Ozen salatu nahi dugu Yanelaren erailketa. Lehen bait lehen gertatu dena argitzeko eskatzen dugu batetik. Bestetik familia eta lagunei gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu une gogor hauetan. Emakumeon indarkeriaren aurrean erantzunkizuna guztiona da. Jendarte eredu berri bat beharrezkoa dugu.

Azken hilabetetako gertaera larri hauek beldurra zabaldu dute jendartean. Txikitatik irakatsi digute emakumeoi beldurra sentitzen, honek emakumeok espazio publikoetan lasai eta aske ibiltzea eragozten digu. Beldur honen helburua ez da inondik inora gu babestea, baizik eta izu sentimendua areagotzea eta gu geldirik mantentzea. Ez gaituzte gure gorputzen burujabe egin nahi eta ezta gure bizitzen jabe ere.

 Beldurtzen gaituenaren aurrean, erasoen aurrean, autodefentsa feminista eta gure arteko elkartasuna lantzen jarraituko dugu. Yanelari gertatua, guztioi gertatu zaigula sentitzen dugulako, oihu egin nahi dugu: Indarkeri sexistarik ez!  Emakumeon kontrako indarkeriari aurre hartu!

Euskal Herriko Bilgune Feminista
2011ko Apirilak 5ean

2011/04/01

Madrilgo feminista auziperatuekin elkartasuna!

EKINTZA FEMINISTAK LAIKOTASUNAREN ALDE!

COMPLUTENSEKO TITIEKIN ELKARTASUNA

EPAIKETARIK EZ!!




KONTZENTRAZIOA: larunbat hontan, APIRILAK 2, eguerdiko 12etan BUENPASTOR aurrean
ZABALDU ETA AGERTU!!!

Transmarikabollo koordinadora feminista
(Medeak, Bilgune Feminista, Ehgam, Garaipen, Ibaetako emakume asanblada)



Hemen gertatutakoaren inguruko azalpenak eta hainbat talde feministek ateratako koomunikatu bateratua:

"Renombrar el mundo desde nosotras"

El movimiento feminista de Madrid vuelve a tomar la calle para decir: ¡Basta ya! ¡Basta de machismo, de sexismo y de homofobia! ¡Basta ya de controlar nuestros cuerpos! ¡Basta ya de instituciones protegidas por el estado que perpetúan el sistema patriarcal! ¡Basta ya de criminalizar y perseguir a las mujeres y lesbianas que el 10 de marzo gritaron este mismo “¡basta ya!” en la Capilla de Somosaguas!

Vivimos en una sociedad en la que los valores católicos cortan de manera transversal la vida social y política impregnando nuestra cotidianeidad. La iglesia católica se presenta como una institución que posiciona como sujeto universal al estereotipo de hombre blanco, heterosexual, sometiendo e invisibilizando no solo a las mujeres blancas, occidentales y heterosexuales, sino también a multiplicidad de identidades como lesbianas, transexuales, transgénero, de distintas etnias, intersexuales y un largo etcétera.

Una prueba de todo esto es el lenguaje sexista utilizado en las noticias, que publicadas a raíz de los sucesos ocurridos, nos invisibiliza una vez más, ya que esta acción surgió y se desarrolló de manera espontánea, única y exclusivamente por mujeres y/o lesbianas.

El entramado de la acción consistía en ir en procesión hasta la capilla de Somosaguas simbolizando el papel sumiso que se le otorga a la mujer desde la iglesia, que atraviesa nuestra cultura occidental, aún sin ser creyentes. El hecho de que el pañuelo morado estuviese presente en nuestra acción fue una manera más de reivindicarla como feminista. Al llegar a la capilla el grupo entramos de forma no violenta, sin ataques directos a las personas que se encontraban en el interior. Allí hicimos un círculo de mujeres y/o lesbianas y leímos un comunicado en el que se explicaba cómo la iglesia actúa como una institución que promulga unos valores machistas y heteropatriarcales. A continuación, citamos frases pertenecientes a instituciones y figuras íntimamente relacionadas con la iglesia que sentencian y criminalizan nuestros cuerpos. Tras la lectura, la mayoría de las que allí decidimos desnudarnos de cintura para arriba mostrando los mensajes que teníamos escritos en nuestros torsos, con la intención de reivindicar la re-apropiación de nuestros cuerpos y la identidad de cada una. En ese momento, entre lemas y consignas feministas, algunas mujeres empezaron a besarse visibilizando el lesbianismo y reivindicando una sexualidad libre. Finalmente, abandonamos la capilla sin causar ningún daño.

Después de lo expuesto, consideramos que:

• El hecho de entrar en una capilla y no en cualquier otro espacio religioso, se debe a que nuestra tradición cultural es judeocristiana y no musulmana, hinduista o de cualquier otra índole, para no apropiarnos de realidades que son ajenas a nuestra experiencia. Aunque nosotras luchamos desde nuestra realidad, siempre apoyaremos cualquier iniciativa feminista llevada a cabo desde otras identidades y culturas.

• No se puede construir una sociedad nueva, diferente, no heteropatriarcal, sin innovar en sus formas y en su lenguaje. Sólo rompiendo los esquemas ya establecidos podremos crear otros nuevos que nos permitan renombrar el mundo desde nosotras.

¡Por la re-apropiación de nuestros cuerpos! ¡Por una sociedad feminista y laica!

--

2011/03/15

M-19 more more morea!

--
MARTXOAren 19an EMAKUME FEMINISTOK ZARAUZKO PUTZUZULOKO PLAZA HARTUKO DUGU!


Lehenik...


12:00tan hasita, topaketa, eztabaidak, hausnarketa, bazkari goxo ta girotua...

Eta ondoren...



20:00tan hasita, erakusketa, bideo proiekzioa, afaria, kontzertua, DJa...
denetik izango dugu earki pasatzeko!!!

Animatu eta mezua pasa!!

-

2011/03/09

Kultur ekoizpenak emakumeon eskutik

--

Kaixo lagunak!

Martxoaren 10erako antolatu dugun hitzaldiaren berri eman nahi dizuegu:

Izenburua: Kultur ekoizpena emakumeon eskutik.

Hizlariak: 
Saioa Aizpuru Arribas (antzerkilari afizionatu eta Esku-titi laburmetraiaren zuzendaria)
Ainara   Azpiazu Aduriz (Axpi  marrazkilaria)
Idoia Trenor (Bilgune Feministako Emakumeok plazara proiektuko partaidea).

Moderatzailea: Joxepa Bornaetxea.

Noiz: Martxoaren 10ean.

Ordua: 19:30ean.

Non: Koldo Mitxelena Kulturunean.

Antolatzaileak: BAGERA Elkartea.

Animatu zaitezte eta lagunen artean zabaldu!!

-- 

2011/03/03

Martxoak 5, Emakume iraultzaileen triki-poteo+festa moreztatzailea!

--
Ei, neskak!

Donostiako Bilgune Feministak antolatutako

Emakume iraultzaileen
mozorro festa
iristear da!!
Larunbat honetan, martxoak 5, arratsaldeko 7tan Donostiako Emakumeen Etxean elkartuko gara eta luntx goxo batez gozatu ostean, kaleak triki eta panderoen soinuaz moreztatzera irtengo gara! Gaueko 11etatik aurrera Herria tabernan festarekin jarraituko dugu!

Anima zaitezte! Zuen emakume iraultzailea atera eta zatozte ondo pasatzera!





--
_Donostiako Bilgune Feminista_

2011/02/25

MARTXOAK 8: PATRIARKATUARI KAÑA BETI!

--


EMAKUME GUZTION AHOTSAK LAU HAIZETARA!

• LANPOSTU DUINAK EMAKUMEONTZAT

• LANA BANATU ONDASUNA BANATU
• PREKARIETATEA EZ DA BIDEA
• KAPITALISMOAK ZAPALTZEN GAITU

• EMAKUMEON BORROKA, HERRI BORROKA DA!
• EZ EZ EZ , ERASORIK EZ

• ERASOEN AURKA, EKINTZA ZUZENA

• KALEA, GAUA GEUREAK ERE, BADIRA!
• GIZARTE ZERBITZUAK, ORAIN TA DENENTZAT

• ZERBITZU SOZIALAK ORAIN TA DENONTZAT
• GORA, gora gora EMAKUMEON BORROKA

• GORA, gora gora BORROKA FEMINISTA
• MATXISMOAK HILTZEN GAITU

• MATXISMOA SUNTSITU

• PATRIARKATUARI KAÑA BETI

• NON DAUDE GURE ESKUBIDEAK?

• GURE ESKUBIDEAK ERRESPETATU

• ASKATASUNA EMAKUMEONTZAT

• LESBIANAK ERE HEMEN GAUDE

• (abestitxoa) SEXUA GOZATZEKO DA, NAHI DUZUNAKIN GUSTORA…

• (abestitxoa, hey, boogey boggey doinua) EeeeMAKUMEON PLAZERRA, HEY! EeeeMAKUMEON PLAZERRA, HEY! EeeeMAKUMEON PLAZERRA, HEY! ASKE TA ANITZA, HEY!
• ABORTUA EZ DA DELITUA

• GEURE GORPUTZA, GEURE ERABAKIA
• PUBLIZITATE SEXISTARIK EZ

• ZUEN NEGOZIOA, GURE ESPLOTAZIOA! Gure gorputza gurea da!

• TENEMOS TRABAJO QUEREMOS EMPLEO

• EN CASA Y EN EL TAJO REPARTO DE TRABAJO

• NO ES CRIMEN PASIONAL ES ASESINATO

• AQUÍ ESTAMOS, NOSOTRAS NO VIOLAMOS

• SOY LESBIANA PORQUE ME DA LA GANA

 
GORA BORROKA FEMINISTA!



--

2011/02/24

BADATOR neska gazteon hausnarketa festa eguna!!

--


Gero eta hurbilago dago berriz elkartuko gaituen hausnarketa eta festa eguna, Putzuzulo gaztetxea Euskal Herriko damak jasotzeko lanetan ari da jada. Patriarkatuaren garretatik askatuko gaituen edabea ia prest dago, soilik zure/gure ideiak falta dira lapikoan. Gure burutxoetan ditugun gogo eta asmoak martxoaren 19an ere hitz eta praktika bihurtuko ditugu. Lapikoak eztanda egingo du beste behin eta gure herrietatik datorren olatua uholde bilakatuko dugu guztion bulkadaz.
Ez zarela honetaz pentsatzen hasi oraindik? Lasai. Gutaz, neska gazteotaz eztabaidatuko baitugu; ez zaizu arrotza egingo kalaka. Motorrak berotzen joan zaitezen, herrietan banatuko ditugun eskuorrietan datozen itaunen inguruan hausnartu dezakezu.

Ze haiz? Inoiz pentsatu al dun neska eta gazte haizen? Zergatik? Zein dun hire eta gure errealitatea? Zerk batzen gaitin? Zertaz hago nazkatuta? Zer apurtuko huen? Eta zer sortu? Elkartuko al gaitun?

Jaikitik gure inguru hurbilean galdera horietaz eta guk mahaigaineratzen ditugun beste hainbestetaz pentsatzerako gonbidapena luzatzen digute.

Uholdea indartzen duen olatu morea gugandik sortzen da eta horregatik da garrantzitsua Putzuzulo gaztetxean ospatuko dugun hausnarketa-festa eguneko deia lau haizetara zabaltzea. Nahi adina zabaltzeko zure eskura daude kartela, eskuorria (A eta B aldeak) eta bannerra!

Ea oraingoan ere gure inguruko horma grisak larrosa kolorez tindatzen ditugun! Zuena da hitza eta ekintza!

Izan more eta gaiztoak!


--

2011/02/14

diverGENerANITZak 2011

--

-
Eusko klitoriak gera
Gorputza askatzeeko
gerturik daukagu alua
bere aldez emateko.
-
Orgasmo bat entzun da
mendi tontorreaaan
Goazen klitori danok
beste klitorien bila!
-
Gora euskal klitoriak!

- PottorBero Mugimendua -
 
-




MANIFESTU GENerANITZa:  
JENDARTE ASKE ETA ANITZAREN ALDE

Hainbat kolektibo eta ekintzaile bildu gara OPUS DEI salatu eta, aldi berean, horri aurre eginez gure askapenerako bidea eraikitzen jarraitzeko. Talde eta ekintzaileok gizarte lanean eta sexismoaren eta les-gay-trans-bi-fobiaren kontra ari gara, eta ezberdintasun guztiak sortu, birsortu eta mantendu dituen sistema patriarkala, kapitalista eta heteronormatiboa arbuiatzen dugu.

UPNk eta OPUS DEIk, besteak beste, botere patriarkala, kapitalista, eurozentrista eta heteronormatiboa ordezkatzen dute hemen, eta Nafarroako Unibertsitatean antolatu duten I Congreso Internacional de Ideología de Género delakoaren bidez diskriminazioa eta ezberdintasuna berriro ere “natural” eta jatorrizko bihurtu nahi dituzte. Tradizioan ezarritako ideologia heterosexual eta sexistak bultzatuta, genero-rol zurrun eta dikotomikoek markatuta, elkarren kontra egiten duten eta halabeharrez elkarren osagarri diren bikoen polaritatean oinarrituta: ongia eta gaizkia, gizona eta emakumea, gorputza eta burua, mina eta plazerra, publikoa eta pribatua, heteroa eta homoa… Baina ideologia honek ez digu balio, ez dugu gustuko eta ez gaitu ordezkatzen.

Botere zientifiko, mediku, politiko eta erlijiosoetatik sortutako teoria faltsu eta interesatuek bultzatu dute bazterkerian eta bereizkerian oinarritua dagoen honako sistema. Teoriok ezberdintasunak natural bihurtu eta hierarkiak justifikatu dituzte jatorrizko direlakoan eta naturaren aitzakiapean. Hala ere, teoria feministak eskainitako analisi-euskarriari esker, sexua, generoa eta sexualitatea eraikuntza sozial hutsak direla ikusi dugu, gizarte eredu zehatzari zentzua emateko eraikitakoak, eta eta inola ere ez naturatik eratorriak.

Baina teoria feminista eta natura kontzeptua oker erabilita, botere politiko eta instituzionalek, mugatzen gaituen berdintasun faltsua hedatu nahi dute. Berdintasun faltsu horrek ez du arazoaren muina azaleratzen uzten: patriarkatua, emakumeak beti bigarren sexutzat hartuak izan diren mundua, aniztasunak errespetatu ez eta arautik kanpo dauden adierazpide guztiak zigortu eta patologizatzen dituen sistema heteronormatiboa. Eta sistema heteronormatiboa uneoro birsortu egiten da, ekonomia, erlijioa, hezkuntza, artea, lengoaia, politika, zientzia, keinuak direla medio.

Beraz, sistema hau erabat arbuiatzen dugula adierazi eta UPN eta OPUS DEIri zera esan nahi diegu: zuon ideologia sexista eta les-gay-trans-bi-fobiko atzerakoiak zabaltzeari utz iezaiozue eta bakean utz gaitzazue.

Erakunde, talde eta norbanako sinatzaileok zera aldarrikatu nahi dugu:
-     Gure identitatea eraikitzeko eskubidea eta gure ahalmen guztiak inolako mugarik gabe garatzekoeskubidea.
-     Gure gorputz eta bizitzen gainean erabakitzeko eskubidea.
-     Sexualitate askeak eta aurreiritzirik gabeak izateko eskubidea.
-     Transexualitate eta intersexualitatearen despatologizazioa: transexualitatea psikiatria-eskuliburuetatik ken dezatela, eta intersexualek jasan behar ez dezatela ebakuntza mediku edota kirurgiko sistematikorik.
-     Gure gorputzekin nahi duguna egiteko plazerra aldarrikatzen dugu, derrigorrik edota diskriminaziorik gabe: gorputz sexual eta sexudunak gara.
-     EZ ditzatela horrelako ekitaldiak diru publikoaz finantzatu, teoria diskriminatzaile eta bartertzaileak zabaltzen baitituzte.

Otsail osoan Jornadas diverGENtes/Jardunaldi GENerANITZen barruan antolatu ditugun ekitaldi eta mobilizazio guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. EGITARAUA

Sinatzaileak: Lumatza, Subeltz, Bilgune Feminista, Lamias, Pakoak, Asamblea Libertaria (UPNA), Emakume Internazionalistak, Sorginkale, Eguzki banaketak, Andrea, San Juan Xar, SareAntifaxista, Ehgam, Lumagorri, CNT- Irruña, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, MDMA, 7menos20, Kataliñak Bizikletan, Medeak, Las Trans, Hetaira, Eskalera Karakola, TransGaliza, Hagin, Plataforma de Mujeres Contra la Violencia Sexista, Geugazteok Indarkeriaren Kontra, LAB, Algarabia Colectivo LGTB (Tenerife), Elkarteen Ahotsak, Somos LGTB Aragón, Viumanis Teatro de la Memoria, Xilum Taldea, Amarako Jaiak,  Asamblea Feminista Langresta, Atarrabiako Feministak, Esan Esan Irratia, Aldarte, Colectivo Beltza, La Vagina Insurgente, Cafés Feministas, MUJOAS (Mujeres Jóvemes de Asturias), Asamblea de Mujeres de Álava, KFA Estado Español,  Mugarik Gabe eta 400 sinatzailetik gora.

--

2011/02/06

GARAIPEN BATZUEN IBILBIDEA: Donostiako danborradak.

--
Donostiako Bilgune Feministatik urteak daramatzagu jai parekideagoen alde lanean. Ibilbide luze honetan zehar garaipenak ere lortu ditugu eta zuekin konpartitu nahian, Emaraun honetan tartetxo bat eskaini digute.

2003. urtearen aurretik, Donostiako Kalderero Ofizialetan gizonek bakarrik har zezaketen parte. Zergatik? Udalak Kalderero Ofizialak izateko ohorea gizonak bakarrik onartzen dituzten elkarte gastronomikoei ematen baitzien. Urteak borrokan igaro ostean, Kaldereroetako tribuak mistoak izatea lortu genuen, lehen emakume zuzendaria Bilgunekide bat izan zelarik. Gaur egun mistoak dira, eta parekideago izan daitezen, emakumeenak diren bi tribu antolatzen ditugu emakumeon parte hartzea bultzatzeko.

Honen bitartean, Danborrada Egunetan ere liskarrak eduki izan ditugu. Arrazoia? Berdina. Donostiako jaiak “herrikoi” deitu arren, gehienak elkarte gastronomikoek antolatzen baitituzte. Eta jakina da, Donostiako “txoko” askotan emakumeok sarrera ukatua dugula, edo baldintzatua (egun konkretuetan sukalderako sarrera ukatua…).

2005ean berdintasun legea atera zen. Legeak bere horretan aldaketarik ekarri ez duen arren (esaterako, ez du alardea aldatzeko balio izan), presioa egiteko tresna bezala erabili ahal izan dugu.

2005. urtean onartutako EAEko berdintasun legeak dio:
25. artikulua. Kultur jarduerak:
“Debekatu egiten da emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten kultura jarduerarik antolatzea eta egikaritzea gune publikoetan.”
Emakumeen parte hartze minimoa % 10 izan behar da.

Berdintasun legea ez da nahikoa izan Donostiako Jaiak parekideagoak izateko. Urtez urte, presioa eginez eta emakume askoren esfortzuarekin, aldaketak lortzen joan gara. Bilgune Feministako kideok, urtero, Danborradaren behatzaile izan gara eta ikuspegi feministatik urteroko irakurketak helarazi izan ditugu.

Ibilbidearen errepasotxo bat dakarkigu:

·        2006an, legeak zioen minimoa beteaz, Udalak Gaztelubide eta Union Artesana presionatu zituen gutxienekoa zen emakumeon parte hartzea bermatzeko (%10). Hala, 12 emakume gonbidatu zituzten eurekin jotzera. Emakume horiek ezin izan zuten elkartean afaldu eta jantzia euren poltsikotik ordaindu behar izan zuten. Gainera, bizitzan behin parte hartzeko aukera eman zitzaien, eta soilik upela joaz (danborra ez). Elkarteko gizonek, aldiz, bizi osorako plaza ziurtatua dute, afaria elkartean egiten dute eta danborra nahiz upela jotzeko aukera dute. Urte hartan, komunikabideek Gaztelubideren ausardia txalotu eta ospatu zuten berdintasunaren alde eginiko apustuagatik. Baina soilik 12 emakume gonbidatu zituzten parte hartzera (% 10era iristeko kopuru minimoa), diru laguntzak kenduko zizkieten beldur. Prentsan eta telebistan emozio handiarekin zabaldu nahi izan zuten “azkenik, Donostiako jaiak parekideak” zirenaren ideia.

·        2007an ez zen mugimendu berririk egon. Berriro ere betiko argudioa. Elkarte gastronomikoei, Entitate Pribatuak direnez, ezin zaie ezer exijitu. Noski, horregatik diogu feministok Berdintasun Lege horrek ez duela gauza handirako balio.

·        2008an berdintasuna euroen bidez erostea izan zen Udalaren neurri berria. Diru laguntza bikoitzak eskaini zizkien gizonen danborradei misto bihurtzeko aukera eginez gero. Baina zer gertatu zen 1980az geroztik, Kresalak lehen konpainia mistoa sortu zuenetik, hasieratik misto izateko hautua egin zuten konpainiekin? Haiei ez zien halako laguntzarik eskaini.

·        2009an diru laguntzak jaso ahal izateko, danborradak mistoak izatea nahitaezkoa izatera pasa zen. Kopurua ez zen zehaztu, baina emakumeek postu guztietan parte hartzeko aukera izan behar zutela adierazi zuen Udalak. Praktikan, ordea, gutxitan ikusten dira emakumeak militarrez edo sukaldariz jantziak eta danborra jotzen; upela joz egin izan dute txokoa, utzi izan dietenean. Gainera, elkarte batzuetan emakumeek hilabeteko entseguak izaten dituzte, gizonek aste betekoa duten bitartean (euren lehen aldia bada ere). Emakumeon parte hartzea oraindik ere baldintzatua eta mugaz betea izaten jarraitzen du.
     
·           2010ean aspalditik egiten genuen hausnarketa publikoki zabaldu genuen:
Gure hausnarketa edo proposamena ulertzeko, jakin beharra dago, historikoki, 1924 urte ingurutik, Gaztelubidek eta Union Artesanak dutela Donostiako bandera igotzeko eta jaisteko pribilejioa. Bi elkarte hauek soilik gizonenak izan dira urteetan zehar, bai nazken urteotan, Union Artesanaren barruan zatiketa egon da eta bi elkartetan banatu da. Horietako batean emakumeak sartzea onartzen dute.
Donostiarron festaren ikurra den oholtza gainean, bi elkarte matxista hauek dute jaiari hasiera eta bukaera eskaintzeko pribilegioa.

Donostiako Udalari bere garaian, eta gaur egun mantentzen dugun eskaera, honakoa da, beraz:

- Jaiak elitistak direla diogu eta horren arrazoia, udalak oholtzari ematen dion erabilera da. Oholtza jaien errepresentazio gorena bada, herritarrena izan behar da eta ez esklusiboa. Horregatik eskatzen dugu oholtzaren erabilera eta banderaren igoera zein jaitsiera txandakakoa izatea. Ohore hori mistoak diren elkarte guztien artean txandatu dadila.

- Emakumeon parte hartzea eta espazio publikoetan presentzia izatea mugimendu feministak urtez urte, mendez mende, egindako lanaren ondorio dira. Horregatik guztiagatik, ikusezintasunean egon den benetako emakume upelariei, danbor-joleei, festazaleei eta feministei eurek egindako lana aitortzeko, Sarriegiren ondoan emakume upelari bat jartzea proposatzen dugu, danborradaren historiari eta Danborrada Egunean emakumeen parte hartzea bermatzeko egindako borrokari omenaldia egiteko asmoz.

Aurten, aldaketa nabarmena izan da. Eta bai Udalak baita komunikabideek ere lezioa ikasi dutela esan genezake; ez dira ausartu baloraziorik egitera. Oholtza publiko eta ofiziala, telebistan ematen den danborradaren zatia, gaur egun bi elkarte matxista hauen pribilegiopean mantentzen den arren, Udalaren aldetik jai parekideagoen itxura ematen saiatu dira, emakume kopuru bat gonbidatu gisa igoaz, beste elkarte batzuetan dauden partaideak gonbidatuaz... Gure aldetik poza adierazten dugu saiakera horiengatik. Baina oholtzara igotzeko aukera guztion esku ez dagoen bitartean, itxurakerian erortzeko arriskua dagoela gogorarazi nahi diegu. Oholtza publikoa denon esku egotea pausu garrantzitsua izango da. Baina ez azkena.

Elkarte Pribatuen matxismoa, jaietako rol banaketa estereotipatuak, gauetako eraso sexistak… behar bestean lanean jarraitzeko prest gaude, jaiak herrikoiak eta parekideak izan bitarte.

GORA JAI HERRIKOI ETA PAREKIDEAK!
GORA BORROKA FEMINISTA!

Donostiako Bilgune Feminista

--

2011/01/21

EMAKUMEOK kalera!

--
Denok garelako dependienteak!
Zaintzarako eta Pentsio duinerako eskubidea dugulako...


ASTEARTEA 25, arratsaldeko 18.00tan
KONZENTRAZIO MuGiKoRRA!



Ekarri zuen gurpildun aulkiak, erosketetako karroak, haurren aulkiak...

Denon bizitzan zehar, zainduak izateko eskubidea dugulako,
Denon bizitzan zehar, ondokoak zaindu nahi ditugulako,
Emakume izanagatik, besteak zaintzera kondenatuak izan nahi ez dugulako,
Pertsona izanagatik, jendarteari eskainitako lanagatik, PENTSIO DUINAK MEREZI DITUGULAKO!
Ez dugulako bizitza pobre bukatu nahi!
HAU ALDATZEA DENON ARDURA DELAKO!

Esan dezagun ozen eta tinko!



27an GREBA OROKORRA!

--