2010/04/07

Indarkeria matxistari kaña!

Emakume bat erail dute Agurainen eta haserre bizian gaude!! Matxismoak hiltzen gaituelako, matxismoarekin bukatu behar dugu!!

Kontzentrazioak  OSTEGUNEAN, apirilak 8:

Gasteiz 20’00 Andramari Zurian
Donostia 19’30 Bulebarrean
Tolosa 19’30 San Frantzisko elizan
Orereta 19’30 Niessenen
Zarautz 19’00 Udaletxe aurrean
Arrasate 19’00 Plazan
Iruñea 20’00 Udal Plazan
Lizarra 20’00 Baja Nabarran
Altsasu 19’30 Udaletxe plazan
Bilbo 19’30 Arriagan
Zornotza 19’00 Erreferendum Plazan
Portugalete 20’00 Metro geltokian
Azpeitia 19’30 Herriko Plazan
Irun 19’30 Zabaltza Plazan
Leitza 20’00 Lopeneko Errotondan
Algorta 19’30 Telletxen


      Astelehen gauean Agurainen jazotako erailketa dela eta Emakumeon Mundu Martxako plataformak bihar egingo dituen elkarretaratzeen berri emateko zuzentzen gara zuengana.

      Azken kasu hau ere, nahiz eta komunikabide batzuetan ez den indarkeri sexistatzat hartu, mugimendu feministatik emakumeon kontrako indarkeria kasutzat hartzen dugu. Emakumeon kontra ematen diren eraso guztietan sexismoa inplizituki beti agertzen baita. Hortaz, eraildakoaren emakume izaerak eragina izan duela iruditzen zaigu. Herrizaingo Saila kontuan hartzen ari den hipotesiez gain, hildakoa eta hiltzailearen artean izan zitekeen botere harremana azpimarratu nahi genuke.  Emakumeen kontrako indarkeria ez da beti agerikoa. Egiturazkoa den indarkeria da, jendarteak antolatzeko duen eredutik hasi eta gure bizitzako esparru guztietan ematen dena. Patriarkatuak sexuen artean ezartzen dituen botere harremanek ahalbideratzen dute indarkeria sexista eta batzuetan zuzenean ematen da eta besteetan aldiz, zeharka-

      Indarkeria mota hau gure gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa da. Emakume izateagatik jasaten dugun  biolentzia oroz ari gara: sexu erasoak, prostituzio behartua, lantokietako sexu-jazarpena, jipoiak eta emakumeon erailketak... Emakumeon aurkako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago, eta honek, gizartean emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kontrol  mekanismo gisa erabiltzen du biolentzia.

      Aste honetako gertakariez gain, Nora gasteiztarrak desagertuta jarraitzen duela gogoratu nahi genuke. Emakume hau Gasteizko asistentzia zerbitzuen laguntza jasotzen ari zela desagertu zen, baina bere desagerpenaren argiketa burutzerako orduan instituzioak utzikerian erortzen ari direlakoan gaude.

      Bukatzeko deialdia luzatu nahi diogu jendarteari eta  emakume guztiei mobilizazioetan parte hartzeko. EMAKUMEON KONTRAKO INDARKERIARIK EZ!!!


EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON MUNDU MARTXAKO PLATAFORMA: Bizkaiko Emakumeon Asanblada, Bilgune feminista, Andere Bidatz, Hazparneko Emazteek Diote, Bortizkeriaren kontrako protokoloa, PAF, Anezka, Mugarik gabe, Mundu bat, ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE.


--

No hay comentarios: