2010/02/10

Sexualitate tailerra Arrasaten

---

Larraitz Arando. Sexologoa eta psikologoa

'Ule nahasixaz gozatu!' lelopean, emakumeen desira eta erotika lantzeko asmoz, jostailuak bitartekari bihurtuko dituzte Larraitz Arandok emakumeentzat emango duen ikastaroan.

«Inguruan ditugun materialekin sor ditzakegu jostailu erotikoak»

Ane Olaizola. Donostia

Emakumeen jabetza eskolen barruan, jostailu erotikoen inguruko tailerra antolatu dute Arrasaten (Gipuzkoa) Emakumeen Txokoak eta Sexologia Zerbitzuak. Larraitz Arandok (1979, Aretxabaleta, Gipuzkoa) emango ditu eskolak, hilaren 19an eta 26an, Arrasateko Emakumeen Txokoan, hiru orduko bi saiotan banatuta. Izena emateko, (34) 943-79 41 30 telefonora deitu behar da, bihar baino lehen.

Zertan datza jostailu erotikoen tailerra?

Emakumeen erotika eta desirara gerturatzeko asmoz, alde intimoekin harremanetan jarriko dira bertaratzen diren emakumeak, jostailu erotikoak bitartekari izanda. Izan ere, jostailu erotikoak eremu goxoetan erabiltzen ditugu, eta une horietan sortzen diren zalantzen, lotsen, desiren eta posturen inguruan hitz egiteko gune bat sortu nahi izan dugu.

Sexualitatearen eta inguru intimoen arteko harremanak landuko dituzue ikastaro honetan. Nola egingo duzue hori?

Alde batetik, jostailu erotikoak sortuko ditugu. Ez ditugu betiko jostailu komertzialak erabiliko. Gure inguruan ditugun eta egunerokotasunean erabiltzen ditugun materialekin lau jostailu inguru egingo ditugu. Eta horien inguruan eta beste jostailuen esperientzien inguruan ere jardungo dugu. Bestetik, hausnarketara ere bideratuko dugu ikastaroa; plazeraren inguruan kritikotasuna ere landuko dugu. Izan ere, beti pentsatzen dugu guztioi gauza berak gustatu behar zaizkigula sexualitatean, eta hori ez da horrela. Beraz, ezagutza berriak ere jorratuko ditugu.

Orduan, sexuaren inguruko estereotipoak apurtzen saiatuko zarete?

Emakumeek euren kabuz erosi dituzten jostailuekin jolastea existitu ez den errealitatea izan da urteetan. Baina orain, bat-batean, pil-pilean eta modan dagoen gaia bihurtu da, trantsiziorik izan gabe. Jauzi horretan, emakumeen lotsak, beldurrak, desirak eta beste gordetzen dira. Beraz, sentimendu horiek kaleratzen direnean, beharbada, orduan apurtu daitezke estereotipoak. Bestalde, moda honen ondorioz, badirudi emakume guztiok erabili behar ditugula jostailuak, eta guztiok egon behar dugula sexualitatearekin txoratzen, baina, beharbada, ez da horrela. Gure desira askotan desitxuratuta egoten da, gure gorputzari entzun gabe jokatzen dugu askotan. Beraz, hori apurtzen ere saiatu behar dugu.

Horregatik utzi al dituzue alde batera ohiko jostailu erotikoak?

Bai. Tresna horiek normalean genitaletara zuzenduta egoten dira. Baina gure gorputzean badaude jolas egiteko beste leku batzuk ere. Beraz, gure gorputzari entzunda sortuko ditugu jostailuak ikastaroan; nork bere inguruan dituen gauzekin ere jolastu daiteke, eta gure etxeak ere oso erotikoak izan daitezke.

Beraz, kontsoladoreak, bola txinatarrak eta ohiko beste tresnak alde batera utziko dituzue.

Bai. Dirua gastatu gabe jolasteko tresnak baditugu gure inguruan; oihalak eta papera, esate baterako. Orduan, sorkuntza bultzatu nahi dugu; tresna komertzial horiek gaur egun gizartean ohiko diren desira ereduei soilik erantzuten diete. Beraz, horren ondorioz, beste sentipen asko galtzen ditugu. Gaitasun horiek aktibatu behar ditugu, beraz.

Ikastaroan norberaren ezagutza ere landuko duzue. Sexualitatearen eta gure gorputzaren inguruan oraindik ezjakintasuna dagoela uste al duzu?

Urteetan sexualitatea ezkutatuta egon da. Orain, pentsatzen da guztiok jakin behar dugula sexualitatearen inguruko guztia. Horregatik, ez gara ausartzen norberaren nahiak eta gustuak azaleratzen, eta ezjakintasun hori erakusteko beldurra dugu. Bestalde, emakumeen gorputzari dagokionez, gizonezkoenaren aldean gordeago izan dugu; gizonezkoek euren genitalekin harro egon behar dutela ikasi dute, eta emakumeek, berriz, zerbait zikina eta gorde behar dutena dela. Gainera, nerabezarotik aurrera mirariak egiteko gauza bihurtzen da alua. Gainera, film erotikoetan eta telebistan beti estetika berdineko aluak ikusten ditugu. Hori ere ez da horrela. Beraz, oraindik ere badugu zer ikasi.




---

2010/02/08

Indarkeria matxistari kaña!


Emakume bat hil dute Barakaldon

Haserre bizian gaude eta ez dugu eraso bat bera ere onartuko!!

                      Bat gaitezen guztiok indarkeria matxistaren aurka!


---

2010/02/04

Emakumeon Mundu Martxa 2010

 
BADATOR ...



EMAKUMEON
MUNDUKO MARTXA 2010


"Urratsak batuz, hartu martxa feminismoruntz!"

"Euskal Herria Morez tintatuko dugu!"


..............................
.........................................................
Australian hasi bai, baina...
Martxoaren 8tik 13ra, Euskal Herrian izango da!
 

A! eta...
Donostiatik Martxoaren 11ean pasako da! 

Adi, martxo kañeroa izango baitugu: sorgin jaia, Lilatoia, manifestazioa, aldarrikapenak, tailerrak, performanceak, antzerkiak, ekitaldiak... 
Egutegia aurki zabalduko dugu, animatu!

ZaBaLdU FeMiNiSmOa!


---

2010/01/19

DANBORRADA PAREKIDEAREN ALDEKO KANPAINA

---
  

DANBORRADA PAREKIDEAREN ALDEKO ATXIKIMENDUA


Euskal Autonomi Erkidegoan berdintasun legea onartu zenetik jada bost urte igaroko dira hurrengo danborrada iristean. EAEkoaren ondoren Estatuko berdintasun legea ere aurrera atera da. “Eta gu hementxe gaude, antzeko parecido…

Ez gara esateaz nekatuko: “Gure esku dago! Inork ez gaitu salbatuko.” Parekidetasunaren alde baldin bagaude, busti beharra dugu.

Donostiako danborrada gehienak mixtoak direla dio udalak, baina mixto izateak ez du parekideak direnik esan nahi. Esaterako, mixtoak diren hainbat danborradek emakumeoi upelari postuetan jotzen besterik ez digute uzten. Beste batzuek, danborradako afaria gizonen artean ospatu ostean soilik uzten digute beraiekin batera jotzen. Beste talde batzuetan, emakumeok hilabete osoan zehar izaten ditugu entseguak; aldiz, gizonek, berriak izan arren, astebetez bakarrik entseatzen dute (ez da kontuan hartzen emakumeok txikitatik, ikastolan zein kalean, danborradan jo dugun edo ez). Jantziari dagokionez, emakumeok askotan soinekoa ere ordaindu behar izaten dugu gizonen elkarteetako danborradetan parte hartzeko, baina gizonek euren jantzia elkartearen bidez (doan) eskuratzen dute. Hainbat danborradatan emakumeok gehienez bi urtez jarraian parte har dezakegu, gonbidatu gisa, betiere. Gizonek, aldiz, ez dute halako mugarik.

Beraz, danborrada gehienak mixtoak izan arren, parekidetasuna lortzeko bide handia dugu egiteko.

Horrexegatik, idatzi honen bidez, elkarte ezberdinengana eta, oro har, donostiar guztiengana jo nahi dugu, gure Danborrada parekideagoa, herrikoiagoa eta parte hartzaileagoa izan dadin proposamen zehatzak aurkezteko.


PROPOSAMENA:

1. Donostiar guztiona den Oholtza Publikoa erabiltzeko aukera emakumeoi sarrera eta parte hartzea mugatzen ez diguten taldeek soilik izatea.
2. Oholtzaren erabilpena txandakakoa izatea, bandera igotzeko eta jaisteko pribilegio edo ohorea ere, jaietan parte hartzen duen ororen esku egon dadin.


Proposamen honi elkarte nahiz norbanako ezberdinek euren atxikimendua eman diezaioten bideak jartzen ari gara.

Bukatzeko, Lluis Llachen abestia gure erara moldatuz, honako hau esan nahi dugu: “Zuek tira gogor hortikan, guk ere gogor hemendikan, eta ikusiko dugu nola, nola... laster botako ditugun FESTETAN parte hartzeko jartzen dizkiguten oztopoak!”.


OHARRA: Atxikimenduak, hona bidali:
Donostiako Bilgune Feminista
Anoeta pasealekua 28, 20016 Donostia


Donostiako Bilgune Feminista

Atxikimendua - Adhesión




2005. urtean onartutako EAEko berdintasun legean dio:

25.   artikulua. Kultura jarduerak:

1.-   Euskal herri-administrazioek, bakoitzak bere eskumen eremuan, beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte, bai sexuaren ziozko bereizkeria saihesteko, bai sustatzeko emakumeek zein gizonek parte hartzeko aukera eta partaidetza orekatua izan dezatela Euskal Autonomi Erkidegoaren esparruan izaten diren kultura-  jarduera guztietan. Debekatu egiten da emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten kultura jarduerarik antolatzea eta egikaritzea gune publikoetan.
2.-  Kultura jardueraren batetan – hor sartuta jai kutsukoak, artistikoak, kirolekoak eta euskararen normalkuntzaren arlokoak – sexuaren ziozko bereizkeria egiten bada, euskal administrazioek ezin izango diote jarduera horri inolako laguntzarik eman, edo administrazio horien ordezkariek ezin izango dute jarduerotan administrazioaren ordezkari gisa parte hartu.



ATXIKIMENDUA:

Donostian, 2009ko urrian.



Donostiako danborradan parte hartzen duzun ELKARTE AGURGARRIA,

 “Festa da herri honetan negarra begitik kentzen duen tenpesta” zioen poetak. Jaiak, ordea, ez ditugu guztiok berdin bizi. Gure helburua, Donostiarrak garen guztiok, festa bizi nahi duen orok, jaietaz askatasun osoz gozatzeko aukera izatea da. Herriarenak diren festak aldarrikatzen ditugu, festa herrikoiak, alegia.

Ezin ditugu herrikoitzat hartu emakumeon sarrera eta parte hartzea zailtzen dituzten festak. Sarrera? Lokal askotan, hainbat elkarte gastronomikotan eta klubetan, emakume izate hutsagatik sarrera mugatzen zaigu. Parte hartzea? Elkarte askotako danborradetan parte hartzea ukatzen zaigu, beste batzuetan mugak jartzen dizkigute (gehienez bi urtetan ateratzea, bikoitza entseatzea –horren ondo jotzen ez dugulako omen-, upelak bakarrik jo ahal izatea, danborra gizonek jo behar dutelako...). Arrazoia? Emakume izatea.

Elkarteak elkarte dira, bai. Entitate pribatuak, bakoitza bere estatutuekin. Baina nola da posible Donostiako udalak jaien hasiera eta bukaera egiteko ofizialtasuna emakumeei sarrera eta parte hartzea mugatzen dieten elkarte batzuei ematea? (Ikus goian atxikitako legearen  25. artikulua).


Onartezina da elkarte sexista-baztertzaileek donostiarron izenean, eta are gehiago, gune publiko batean eta administrazio publiko baten izenean, jaiei hasiera ematea.

Horrexegatik, ondokoa proposatzen dugu:

1-       Donostiar guztiona den Oholtza Publikoa erabiltzeko aukera emakumeoi sarrera eta parte hartzea mugatzen ez diguten taldeek soilik izatea.
2-       Oholtzaren erabilpena txandakakoa izatea, bandera igotzeko eta jaisteko pribilegio edo ohorea ere, jaietan parte hartzen duen ororen esku egon dadin.


Gure ustez, proposamen hori da jai gero eta parekideagoetara hurbilduko gaituen bidea, baita Donostia Hiriaren baitan, herritarron parte hartzea bultzatuko duen neurria ere.

Goian proposatutako bi puntuei zuen ATXIKIMENDUA ematea eskertuko genizueke, gutxika-gutxika jaia guztiontzat bidezkoagoa izatea lor dezagun. Atxikimenduak publiko egingo dira, eta udalari egingo zaion eskaeran ere sartuko dira.


Mila esker aldez aurretik zuen arretagatik. Laster harremanetan jarriko garelakoan,


Donostiako Bilgune Feminista


************************************************************************************************************

Goian aipatutako proposamenak dituen bi puntuekin bat egiten dugu, eta atxikimendu hau publiko egiteko baimena ematen dugu.

Elkartearen Izena:

............................................................................................................

Data:                                                       



Sinadura edo zigilua:















La Ley de Igualdad de la CAV aprobada en el 2005 expone:

Artículo 25.– Actividades culturales:

1.– Las administraciones públicas vascas, en el ámbito de sus competencias, han de adoptar las medidas necesarias para evitar cualquier discriminación por razón de sexo y para promover un acceso y participación equilibrada de mujeres y hombres en todas las actividades culturales que se desarrollen en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Se prohíbe la organización y realización de actividades culturales en espacios públicos en las que no se permita o se obstaculice la participación de las mujeres en condiciones de igualdad con los hombres.
2.– Las administraciones públicas vascas no podrán conceder ningún tipo de ayuda ni sus representantes podrán participar en calidad de tales en ninguna actividad cultural, incluidas las festivas, las artísticas, las deportivas y las realizadas en el ámbito de la normalización lingüística del euskera, que sea discriminatoria por razón de sexo.



ADHESIÓN:

Donostia, octubre del 2009.


ESTIMADA ASOCIACIÓN, participante de la tamborrada donostiarra,

 “En esta tierra, la fiesta es la única tempestad que alivia nuestro llanto” decía el poeta. Sin embargo, no todas las personas vivimos las fiestas de la misma manera. Nuestro objetivo es que tod@s l@s donostiarras, toda la gente que queremos vivir la fiesta, tengamos la oportunidad de disfrutar de ella en total libertad. Reivindicamos unas fiestas del pueblo y para el pueblo, es decir, reivindicamos unas fiestas populares.

No podemos considerar populares aquellas fiestas que obstaculizan la entrada y participación de las mujeres. ¿La entrada? Muchos locales, clubes y sociedades gastronómicas nos restringen la entrada simplemente por el hecho de ser mujer. ¿La participación? Muchas sociedades nos prohíben participar en sus tamborradas, otras nos limitan la participación mediante diversas restricciones (salir como máximo dos años, ensayar el doble –ya que, al parecer, las mujeres no sabemos tocar tan bien-, sólo se nos permite tocar el barril, puesto que el tambor es cosa de hombres...). ¿La razón? Ser mujer.

De acuerdo, las sociedades son sociedades; entidades privadas con estatutos propios. ¿Pero cómo es posible que el Ayuntamiento de Donostia otorgue la oficialidad de llevar a cabo la apertura y la clausura de la fiesta a sociedades que restringen la participación a las mujeres? (Véase el artículo 25 de la Ley de Igualdad, adjunto al comienzo del documento).


No podemos permitir que sociedades sexistas y excluyentes den el comienzo a la fiesta en representación de toda la ciudadanía donostiarra, y aún menos, en nombre de una administración pública y en un lugar público.

Por todo ello, proponemos:

1-       que sólo aquellas tamborradas que no restrinjan la entrada ni la participación de las mujeres tengan la posibilidad de utilizar el Escenario Público.
2-       que la utilización del Escenario sea rotatorio, para que así, el privilegio y honor de izar y arriar la bandera esté al alcance de todas aquellas tamborradas que participen en la fiesta.

Creemos que esta propuesta es el camino hacia unas fiestas cada vez más igualitarias, y a su vez, dentro de Ciudad de San Sebastián, una medida que promoverá la participación de la ciudadanía.

En este sentido, agradeceríamos vuestra ADHESIÓN a los dos puntos propuestos anteriormente, para así encaminarnos poco a poco hacia una fiesta más justa para todas las personas. Esta adhesión posteriormente se hará pública y se enviará al Ayuntamiento de Donostia junto a la petición de propuesta.


Les agradecemos de antemano vuestra atención. Esperamos recibir pronto noticias vuestras,


Donostiako Bilgune Feminista


************************************************************************************************************

Estamos de acuerdo con los dos puntos de la propuesta expuesta anteriormente y damos el permiso de publicar esta adhesión.


Nombre de la sociedad:

............................................................................................................

Fecha:                                                    



Firma o sello:





---



2010/01/18

Indarkeria matxistari kaña!

Emakume bat hil dute Tolosan

Haserre bizian gaude eta ez dugu eraso bat bera ere onartuko!!

Bat gaitezen guztiok indarkeria matxistaren aurka!




2010/01/13

PLAZANDREOKen 2010eko II. JARDUNALDIAK




EGITARAUA

 
Urtarrilak 13, asteazkena


MAHAI INGURUA: MORAL ERLIJIOSOA HEZKUNTZAN ETA BORTIZKERIA MATXISTAN

Parte hartzaileak: 
  • Jeanne Rolande Dacougna. GARAIPEN.
  • Ana Pérez. Bizkaiako Emakumeen Asanbladaren Laikotasun Batzordea (BEA).
  • Norma Vázquez García. Psikologoa eta genero eta bortizkeria gaietan aditua.


 
 Urtarrilak 14, osteguna


MAHAI INGURUA: FEMINISMOA ETA ERLIJIOAK 

Parte hartzaileak:
  • Elfriede Harth. Católicas por el Derecho a Decidir
  • M. Laure Rodríguez Quiroga. Unión de Mujeres Musulmanas de España.
  • Amelia Sanchís Vidal. Eliz Zuzenbidean Katedraduna. Kordobako Unibertsitatea.


---