2011/02/14

diverGENerANITZak 2011

--

-
Eusko klitoriak gera
Gorputza askatzeeko
gerturik daukagu alua
bere aldez emateko.
-
Orgasmo bat entzun da
mendi tontorreaaan
Goazen klitori danok
beste klitorien bila!
-
Gora euskal klitoriak!

- PottorBero Mugimendua -
 
-




MANIFESTU GENerANITZa:  
JENDARTE ASKE ETA ANITZAREN ALDE

Hainbat kolektibo eta ekintzaile bildu gara OPUS DEI salatu eta, aldi berean, horri aurre eginez gure askapenerako bidea eraikitzen jarraitzeko. Talde eta ekintzaileok gizarte lanean eta sexismoaren eta les-gay-trans-bi-fobiaren kontra ari gara, eta ezberdintasun guztiak sortu, birsortu eta mantendu dituen sistema patriarkala, kapitalista eta heteronormatiboa arbuiatzen dugu.

UPNk eta OPUS DEIk, besteak beste, botere patriarkala, kapitalista, eurozentrista eta heteronormatiboa ordezkatzen dute hemen, eta Nafarroako Unibertsitatean antolatu duten I Congreso Internacional de Ideología de Género delakoaren bidez diskriminazioa eta ezberdintasuna berriro ere “natural” eta jatorrizko bihurtu nahi dituzte. Tradizioan ezarritako ideologia heterosexual eta sexistak bultzatuta, genero-rol zurrun eta dikotomikoek markatuta, elkarren kontra egiten duten eta halabeharrez elkarren osagarri diren bikoen polaritatean oinarrituta: ongia eta gaizkia, gizona eta emakumea, gorputza eta burua, mina eta plazerra, publikoa eta pribatua, heteroa eta homoa… Baina ideologia honek ez digu balio, ez dugu gustuko eta ez gaitu ordezkatzen.

Botere zientifiko, mediku, politiko eta erlijiosoetatik sortutako teoria faltsu eta interesatuek bultzatu dute bazterkerian eta bereizkerian oinarritua dagoen honako sistema. Teoriok ezberdintasunak natural bihurtu eta hierarkiak justifikatu dituzte jatorrizko direlakoan eta naturaren aitzakiapean. Hala ere, teoria feministak eskainitako analisi-euskarriari esker, sexua, generoa eta sexualitatea eraikuntza sozial hutsak direla ikusi dugu, gizarte eredu zehatzari zentzua emateko eraikitakoak, eta eta inola ere ez naturatik eratorriak.

Baina teoria feminista eta natura kontzeptua oker erabilita, botere politiko eta instituzionalek, mugatzen gaituen berdintasun faltsua hedatu nahi dute. Berdintasun faltsu horrek ez du arazoaren muina azaleratzen uzten: patriarkatua, emakumeak beti bigarren sexutzat hartuak izan diren mundua, aniztasunak errespetatu ez eta arautik kanpo dauden adierazpide guztiak zigortu eta patologizatzen dituen sistema heteronormatiboa. Eta sistema heteronormatiboa uneoro birsortu egiten da, ekonomia, erlijioa, hezkuntza, artea, lengoaia, politika, zientzia, keinuak direla medio.

Beraz, sistema hau erabat arbuiatzen dugula adierazi eta UPN eta OPUS DEIri zera esan nahi diegu: zuon ideologia sexista eta les-gay-trans-bi-fobiko atzerakoiak zabaltzeari utz iezaiozue eta bakean utz gaitzazue.

Erakunde, talde eta norbanako sinatzaileok zera aldarrikatu nahi dugu:
-     Gure identitatea eraikitzeko eskubidea eta gure ahalmen guztiak inolako mugarik gabe garatzekoeskubidea.
-     Gure gorputz eta bizitzen gainean erabakitzeko eskubidea.
-     Sexualitate askeak eta aurreiritzirik gabeak izateko eskubidea.
-     Transexualitate eta intersexualitatearen despatologizazioa: transexualitatea psikiatria-eskuliburuetatik ken dezatela, eta intersexualek jasan behar ez dezatela ebakuntza mediku edota kirurgiko sistematikorik.
-     Gure gorputzekin nahi duguna egiteko plazerra aldarrikatzen dugu, derrigorrik edota diskriminaziorik gabe: gorputz sexual eta sexudunak gara.
-     EZ ditzatela horrelako ekitaldiak diru publikoaz finantzatu, teoria diskriminatzaile eta bartertzaileak zabaltzen baitituzte.

Otsail osoan Jornadas diverGENtes/Jardunaldi GENerANITZen barruan antolatu ditugun ekitaldi eta mobilizazio guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. EGITARAUA

Sinatzaileak: Lumatza, Subeltz, Bilgune Feminista, Lamias, Pakoak, Asamblea Libertaria (UPNA), Emakume Internazionalistak, Sorginkale, Eguzki banaketak, Andrea, San Juan Xar, SareAntifaxista, Ehgam, Lumagorri, CNT- Irruña, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, MDMA, 7menos20, Kataliñak Bizikletan, Medeak, Las Trans, Hetaira, Eskalera Karakola, TransGaliza, Hagin, Plataforma de Mujeres Contra la Violencia Sexista, Geugazteok Indarkeriaren Kontra, LAB, Algarabia Colectivo LGTB (Tenerife), Elkarteen Ahotsak, Somos LGTB Aragón, Viumanis Teatro de la Memoria, Xilum Taldea, Amarako Jaiak,  Asamblea Feminista Langresta, Atarrabiako Feministak, Esan Esan Irratia, Aldarte, Colectivo Beltza, La Vagina Insurgente, Cafés Feministas, MUJOAS (Mujeres Jóvemes de Asturias), Asamblea de Mujeres de Álava, KFA Estado Español,  Mugarik Gabe eta 400 sinatzailetik gora.

--

1 comentario:

Unknown dijo...

HoooOOOLaaa baaaii!!!jjj!!;)