2011/02/24

BADATOR neska gazteon hausnarketa festa eguna!!

--


Gero eta hurbilago dago berriz elkartuko gaituen hausnarketa eta festa eguna, Putzuzulo gaztetxea Euskal Herriko damak jasotzeko lanetan ari da jada. Patriarkatuaren garretatik askatuko gaituen edabea ia prest dago, soilik zure/gure ideiak falta dira lapikoan. Gure burutxoetan ditugun gogo eta asmoak martxoaren 19an ere hitz eta praktika bihurtuko ditugu. Lapikoak eztanda egingo du beste behin eta gure herrietatik datorren olatua uholde bilakatuko dugu guztion bulkadaz.
Ez zarela honetaz pentsatzen hasi oraindik? Lasai. Gutaz, neska gazteotaz eztabaidatuko baitugu; ez zaizu arrotza egingo kalaka. Motorrak berotzen joan zaitezen, herrietan banatuko ditugun eskuorrietan datozen itaunen inguruan hausnartu dezakezu.

Ze haiz? Inoiz pentsatu al dun neska eta gazte haizen? Zergatik? Zein dun hire eta gure errealitatea? Zerk batzen gaitin? Zertaz hago nazkatuta? Zer apurtuko huen? Eta zer sortu? Elkartuko al gaitun?

Jaikitik gure inguru hurbilean galdera horietaz eta guk mahaigaineratzen ditugun beste hainbestetaz pentsatzerako gonbidapena luzatzen digute.

Uholdea indartzen duen olatu morea gugandik sortzen da eta horregatik da garrantzitsua Putzuzulo gaztetxean ospatuko dugun hausnarketa-festa eguneko deia lau haizetara zabaltzea. Nahi adina zabaltzeko zure eskura daude kartela, eskuorria (A eta B aldeak) eta bannerra!

Ea oraingoan ere gure inguruko horma grisak larrosa kolorez tindatzen ditugun! Zuena da hitza eta ekintza!

Izan more eta gaiztoak!


--

No hay comentarios: