2010/01/10

Gaur egungo emakumearen egoera


---

2007ko azaroa



  • Berdintasunean bizi garela sinestarazten digute. Horregatik egoeraren larritasunaz ohartzeko, datu eta aipamen batzuk azaldu nahi ditugu. Askotan gu geu ere ez garelako kontziente noraino iritsi daitekeen sexuen arteko ezberdintasunak.
  • Biolentzia : 5 emakumetik 1 tek bere bizitzan zehar indarkeri sexistaren (alegia emakume izateagatik) biktima dela esaten du Donostiako Udaletxeak. Sindikatuek, lan eremuetan salatzen diren erasoak, %10 soilik direla esaten dute. Eraildako emakumeen gehiengoa beren bikotekideek (edo ohiek) hildakoak dira.
  • Pobrezia: Munduko aberastasunaren %1 dago emakumeen esku. 4 behartsutik 3 emakumeak direla esaten da, baina aberatsen artean ere, Bushen emaztea bera, bere senar edo aitaren dirua gabe, ez litzateke aberastasunen jabe izango.  

  • Gartzeletan: emakumeok dispertsioa askoz gehiago bizi dugu gutxiago izaten garelako, eta hau ez da kasualitatea. Ama izateko aukerarik ez dugu euskal herrian, eraikuntzak edo infraestrukturak berak ez daude emakumeentzako egokituak, tortura espezifikoak bizi ditugu.

  • Nekazaritzan emakumeak ez daude baserritarrak kontsideratuak. Etxekoandreak dira, etxean lan egiten dute eta beraz, bankuan eskaerak egiterako orduan arazo pila dituzte. Edo dirulaguntzak jasotzerako orduan.

  • Hizkuntza; Emakumea, (txerrikumea, txakurkumea, ...) Baina Gizasemea... Gizartea, Gizonen artea, gizalegea ongi portatzea. Alukeria ordea bai dela txarra. Eta erderaz.. Kojonudo ona, koñazo txarra. 

  • Baloreak; gure gizartean miresten eta apreziatzen diren baloreak gizonekin lotuak egon ohi direnak dira. Adibidez, indarra, seriotasuna, efikazia. Emakumeekin lotuak egon ohi diren baloreak ez dira apreziatzen; sentibera, ulerkorra, malgua... Eta gainera nork inposatzen dizkigu izateko modu edo balore horiek?

  • Gorputza; gurea da ala gizartearena? Ala gizonena? Emakumeok ileak dazkagu besapeetan! Eta hanketan! Eta asko gainera, ez lau! Orduan zergatik ez dute ilerik depilatzeko anuntzioetako neskek? Ez da esistitzen ez Barbiren tamainoko emakumerik ezta denda gehienetan dituzten manikien tamainokorik ere! Barbia gizakia balitz lau hanketan ibili beharko luke, eta manikiak egiako emakumeak balira ezingo lukete haurrik izan. Emakumeok aldaka zabalak izan ohi ditugu, baina ez denek. Desberdinak garelako. Marilin Monrouk 42 edo 44 ko taila omen zuen! Non ikusten dira benetazko gorputzak?

  • Komunikabideak.(1)Bijilantes de la playan hondartza osoa ixten zuten eta jende “politari” bakarrik uzten zioten sartzen grabatzen zuten bitartean. (2)Aldizkari batzuk esklabu bihurtzen gaituzte, ELLE, Superpop eta horrelakoak. (3)Telecinco aipatu eta niri tablatu bat emakume pila batekin bainujantzian dantzari etortzen zait. (4)Eta gero Arielen anuntzioa, baina anuntzio hori telebista guztietan agertzen da. Ama umeen esklabu. (5)Eta telebistan agertzen diren baloreak ere...


  • Giza eskubideak (1)(Olimpe de ... gillotinatu) (2)Eskubide berdinak eskatzen ditugu baina ez gizonen eskubidea. behar ditugu, baina guk ez dugu basektomia egiteko eskubidea nahi, guk abortorako eskubidea behar dugu, askea eta dohainikakoa.
  • Aurrerapausoak eman direla sinesten dugu baina....
  • Sexuen arteko hierarkia mantentzen da oraindik jendartean.
  • Arlo publikora iritsi garen arren, beti bigarren mailako postuetan kokatzen gaituzte eta gainera baldintza okerragotan.
  • Arlo pribatuak ordea berdin segitzen du: Gure lana ez da onartua, familia gizartearen arazoa ez balitz bezala, eta gainera, zerbitzu publikoak deiturikoak ere pribatizatzen ari dira, azken urteetako lege berriek gainera egoera hau areagotzen dutelarik. (Famili legea, langabezi legea, ...)
  • Zapalkuntza guztiz da globala. Jendartearen eremu guztietan somatzen den ezberdintasun egoera bizi dugu.
  • Okerrena da, aldatzerako bidea beharrean, zapalkuntza hau BIRSORTZEN duten hezkuntza, komunikabide, bizi baldintza eta kulturak bizirik jarraitzen duela.
  • Gainera, ez dugu gure errealitatearen edo zapalkuntzaren berri ere. Ez digute inoiz erakutsi patriarkatua zer den; demokrazia, neoliberalismoa, kapitalismoa, edo komunismo eta anarkismoa erakutsi diguten arren. Ez digute erakutsi emakumeon askatasunerako borroka iraultzak pauso garrantzitsuak ezta teorian ere.
  • Emakume izatearen identitatea lapurtu digute. Bai indibiduala eta kolektiboa. Jadanik ahaztu zaigu gure sexuagatik errealitate ezberdina bizi dugula, eta emakumea izateak elkartzen gaituela.

  • Jendarteak berdintasun falta onartua duela ohartzen gara. Batzuek onartu besterik ez dute egiten, besteek justifikatu, guk aurre egin nahi diogu.
  • Baina Matxismo berri bat ere sortu da azken urteetan. Zapalkuntza injustua dela onartu eta babestu nahi gaituen matxismoa. Gero eta tolerantzia gehiago dago bizi dugun “errealitatearekiko”. “Borondate oneko matxismoa” deitzen diogu, paternalista eta zaintzailea, baina beti ere erabakitzailea.
  • Erabakitzaileak dira ere berdintasuna burokratizatu nahi duten instituzioak. Emakumeon partez gure ongizatea lortu nahi omen dutenak. Ahaztu egiten zaie ez dugula soilik ongizatea behar, erabakitzeko aukera, lan egitekoa, gure askatasuna eta berdintasuna faltan ditugula soilik besteak beste.
  • Hala ere, ez dugu ahazten zapalkuntza ere ez dutela berdin bizi dirua duten emakumeek edo dirua ez dutenek.
  • Azkenik  Berdintasunik gabe ez dagoela demokraziarik gogorarazi nahi dugu, eta gure lana dela demokrazia hori egunetik egunera bakoitzaren lan eremutik eraikitzea.

No hay comentarios: