2010/01/10

SAREA

---

2007ko azaroa

Antolatzeko modua edo filosofia: SAREA


Emakume bakoitzaren errealitatea ezberdina da, bakoitzak bere esparrutik, norberaren lan eremutik berdintasuna eta gure askatasuna eraikitzeko prest gauden emakumeon Sarea da.

Etorkizun bidezkoagoa helburu duten bestelako eragile sozial, abertzale eta aurrerakoiekin eskuz esku arituko gara lanean.

Euskal Herri osoko emakumeon arteko elkarlana bultzatzeko sortutako sarea, jadanik existitzen den feminismoa artikulatzea helburu duena. Antolatzeko modu berri bat planteatu nahi dugu.

Emakumeak non nahi gaudenez, bizitzako arlo guztietan eragin behar dugula uste dugu. Honenbestez, bost arlo edo sektore nagusitan banatu nahi izan dugu jendartea: Kultura, bizi baldintzak, komunikabideak eta irakaskuntza.

Lau lan eremu hauetaz gain, garrantzitsua iruditzen zaigu ere Instituzioei jarraipen bat egitea. Izan ere, haiek jendartea konpondu, antolatu edo hobetzeko omen daude eta beraz, beharrezko elkarlan bat ikusten dugu instituzioekiko.

Hau guztia aurrera ateratzeko, gure proposamena osatzeko Diagnostiko edo errealitatearen azterketa batean oinarritua izango da. Feminismotik abiatua izango den proposamena da, alegia, jendartearen eremu publiko zein pribatuak kontutan hartuko dituena eta emakumea protagonistatzat izango duena. Euskal Herria abiapuntutzat hartuko duena eremu geografiko bezala, emakume euskaldunen ordezkariak izan ahal izateko.

Proposamen integrala, arlo guztiak kontutan hartzeko asmoz eta eraginkorra, egoera errealki aldatzeko gai izango dena
 
---

No hay comentarios: